Nola birgaitu zure eraikina eta hutsik ez egin
Hurrengo lerroetan azalduko dizugu zer urrats egin beharko zenituzkeen zure komunitateko eraikina birgaitzeko proiektua aurrera eramateko, ez baita lan erraza.
Askotan, biderik azkarrena edo merkeena (lehen begiratuan) aukeratzeko tentaldian erortzen gara. Konponbide eraginkorrak eta errazak nahi ditugu. Baina kontuan izan behar dugu zein garrantzitsua den tamaina horretako proiektuetan konfiantzazko norbait izatea.
Erabaki bat hartu aurretik, kontuan izan puntu hauek:
- Konfiantzazko teknikari batekin jarri behar duzu harremanetan, laguntza eta aholkularitza eman diezazun. Arkitekto edo ingeniari bat izan daiteke, arazoen jatorria eta zure eraikinak arazo horiek konpontzeko benetan behar dituen jarduketak adieraziko dizkizun norbait, alegia.
- Aurrekontuak eskatzen hasi aurretik, konfiantzazko pertsona horrek merkatuan eskuragarri dauden irtenbide teknikoak erakutsi beharko dizkizu, haien alde onak eta txarrak adierazita. Eta garrantzitsua da balorazio horiek ulertzea, irtenbiderik onena aukeratzeko.
- Jarduketa bat fatxadaren gainean egin behar bada, puntu asko hartu behar dira kontuan. Hurrengo lerroetan puntu horiei buruzko informazio gehiago emango dizugu.
Badakigu denok iristen garela atariko bileretara egingo den gastutik ordaintzea egokituko zaigun kopuru borobila ezagutzeko gogoz, baina hasieran merkeagoa denak, ekintza gehiago ekar ditzake etorkizunera, eta azkenean bilera, eztabaida, erabaki eta ekintza partzial ugari egin behar izatea behin eta berriz, arazoa ezin konponduz, gainera.
Azkenean fatxada aireztatua aukeratzen baduzue, garrantzitsua da puntu hauek kontuan hartzea:
1.- Aholkularitza eta konfiantza. ULMAn prozesu osoari buruzko aholkuak ematen dizkizugu. Zerbitzu integrala ematen dugu, eta zure ondoan izango gaituzu proiektuaren hasieratik azken plaka jarri arte, horrek ematen duen lasaitasunarekin.
2.- Energia aurreztea. Erosotasuna hasiera-hasieratik nabarituko da etxean, eta berokuntzako fakturan aurreztuko duzue.
3.- Segurtasuna eta behin betiko ekintza. Azterketa tekniko bat eginda, eta 20 urtean eta mila fatxada baino gehiago instalatu eta gero dugun esperientziarekin, zure eraikinean instalatzeko soluziorik onena zein den jakingo dugu, plakak ondo lotuta geratuko direla eta epe luzera arazorik ez dutela izango ziurtatuz. Ez da hurrengo urtean beste ekintza bat egitea eskatuko dizun obra partzial bat izango. Horregatik, 10 urte arteko bermea ematen dugu.
4.- Hurbiltasuna. Gure ordezkariak eta teknikariak dei batera daude eta fatxadak hemen bertan eginda daude, Gipuzkoan. Horrek gauzatze epeak betetzea bermatzen laguntzen du.
Idatz iezaguzu eta zure birgaitze proiektuan lagunduko dizugu.
5.- Itxura estetikoa. Gure eraikina polita izatea eta ingurunearekin bat etortzea nahi dugu. Hori lortzeko, testura eta kolore pertsonalizagarriak ditugu, argazkian ageri den bistako adreiluzko hau bezala. Bai, hau ere gure plaketako bat da.
6.- Etxebizitza birbalorizatzea. Aireztatutako fatxadak dakarren hobekuntza energetiko eta estetikoarekin, etxebizitzaren balioa %25 ere handitu daiteke, eta kostua inbertsio bat izango da etorkizunean.