Badugu Jada Berdintasuneko Batzordea!

Batzorde berriaren HELBURUA da egon daitezkeen genero arrakalak antzematea eta murriztea eta horrela Genero Berdintasunerako Plan bat egitea aurten.
Badugu Jada Berdintasuneko Batzordea!


Plan horren bitartez asmoa da gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea gure kooperatiban, bertako lan baldintzak, barruko antolamendua, funtzionamendua, zerbitzuak eta beste erakunde batzuekiko harremanak aztertuz.

Lehen urratsa izango da kolektibo osoari inkesta bat egitea, eta horrekin batera elkarrizketa sakon batzuk ere bai, jakiteko zein egoeratan dagoen gure kooperatiba eta jarduera plan bat definitu eta diseinatu ahal izateko.

Batzordeak kooperatibaren organo eta kolektiboetako ordezkaritzaren laguntza dauka, iritzi guztiak barne hartuko dituen ikuspegi integral bat edukitzeko asmoari erantzuteko: Arantxa Anduaga (Giza Baliabideetako zuzendaria), Jaione Uriarte (Giza Baliabideetako teknikaria), Irene Moreno (Komunikazio arduraduna), Bruno Allende (LAPeko arduraduna), Jose Mari Zugazti (Kontseilu Errektoreko kidea) eta Ibai Elorza (Kontseilu Sozialeko kidea), Emunekin batera, UASeko egungo egoera diagnostikatzeko prozesua dinamizatzeaz eta egiteaz arduratuko dira.