
Hormigoi polimeroa
Hormigoi polimeroa kalitate oneko material bat da, agregakin bikainez osatzen dena.
Arretaz egindako nahasketa hori poliester egonkorreko erretxinen bidez lotzen da, eta kalitate-kontrol zorrotzak gainditzen ditu. Haren erresistentzia hormigoi tradizionalarena baino 4 aldiz handiagoa da. Horri esker, asko murriztu dezakegu aurrefabrikatuen atala, eta elementu arinak eta neurri txikikoak produzitzen ditugu.

Konpresioarekiko erresistentzia
Sistema aurrefabrikatuetan aplikatuta, gehienez ere 1.300 kp/cm2 jasaten ditu; fibrozementuak, aldiz, 700 kp/cm2 jasaten ditu, eta hormigoi tradizionalak 500 kp/cm2. Hautsi edo pitzatu aurretik!
Urradurarekiko erresistentzia
Silizezko agregatuen gogortasunak ibilgailuen trafikoaren eragina jasaten duten gainazalak ondo mantenduko direla bermatzen du. Urradurarekiko erresistentzia bikaina!
Produktu kimikoekiko erresistentzia
Edozein produktu kimikoekiko erresistentzia handiena duen materialetako bat. Haren osagaiek ez dute kontaktuarekin erreakzionatzen eta disgregazioa eta deformazioa ekiditen dituzte. Frogatuta!
Flexioarekiko erresistentzia
Sistema aurrefabrikatuetan aplikatuta, gehienez ere 18-25 MPa jasaten ditu; fibrozementuak, aldiz, 15-20 MPa jasaten ditu, eta hormigoi tradizionalak 1-5 MPa2. Hautsi edo pitzatu aurretik!
Talkarekiko erresistentzia
Material konposatu bat denez, erabilerarekin edo denborarekin gainazalak bikain mantenduko direla bermatzen du. Higadurarik hauteman gabe!
Ez du urik xurgatzen
Uraren xurgatze indizea ia zero du, eta piezen estankotasuna bermatzen du. Iragazgaiztasuna!
Aldagaitza izozte/urtze zikloetan
Material tradizionaletan ez bezala, izotz- eta urtze-aldiek ez dute eraginik material honetan, eta, horri esker, pitzadurak edo arrakalak agertzea ekiditen da. Bere horretan mantentzen dira ezaugarri guztiak!