Proiektatu zure fatxada denbora laburragoan

Ezagutu gure BIM liburutegia
Asko dira eraikin bat sortzen, definitzen eta proiektatzen pasatzen dituzun orduak, badakigu.
Horregatik gure fatxada sistema garatu dugu BIMen Revit® programarako.
BIM metodologiari esker 2D formatutik 3D formatura pasatuko zara. Zure proiektuak azkarrago diseinatu ditzazun, kostuak murriztuta eta akatsak minimizatuta.
Hau da gure liburutegian aurkituko duzuna:
Fatxadaren ataltzea aukeran dauden testura eta kolore guztien konbinazioekin. Lod 200 garapen maila lortuko duzu. BIM mundua ezaguna bazaizu eta Revit® programarekin lan egiten baduzu, hemen deskargatu dezakezu doan ULMA fatxada BIMen.
Ezagutu gure fatxada-konfiguratzailea
Zer lortuko duzu konfiguratzailea erabilita?
Fatxaden BIM konfiguratzaileari esker zure proiektua diseinatu ahal izango duzu gure ULMA sistema erabilita.
1.Zure proiektuaren emaitza 3D-an ikusi ahal izango duzu, aukeratu dituzun testura eta koloreekin.
2.Kolore- eta testura-aldaketak modu errazean egin ditzakezu, bilatzen duzun emaitza aurkitzeko frogak modu sinplean eginaz.

Bideo honetan azaltzen dizugu zein erraza eta azkarra den:
Erakutsiko dizugu nola sortu zure fatxada 3D-an, zuk aukeraturiko testura eta koloreekin.