ULMA Itxituren abantailak
Zerbitzu integrala
Hasieratik bukaeraraino lagunduko dizugu
Premiak aztertzetik lanak bukatu arte, aholkularitza eskainiko dizugu prozesu osoan zehar, zure lehorreko Itxiturarako soluzio integralik onena izan dezazun. Aholkatu, fabrikatu eta instalatu egiten dugu.
Pertsonalizazio integrala
Sistemaren nahiz inguratzailea pertsonalizatzen ditugu
Gure araua proiektu bakoitzaren premietara egokitzea da; horregatik, fatxada itxituretarako ISOLA sistema garatu dugu. Sistema hori EKT-ren eskakizunetara egokitu daiteke, aintzat hartuz estankotasunari, haize-presioari, isolamendu termikoari eta akustikoari dagokionez eremu geografiko bakoitzean ezarritako baldintzak.
Sistema plural eta zehatz bat da, eskakizun bakoitzarekin optimizatzen dena. Gainera, lehorreko fatxadaren orri nagusi gisa ULMA hormigoi polimeroarekin batera askotariko azalak konbinatzeko aukera dago: konpositezko plakak, HPL, metalezko plakak, zeramika, e.a.
EKT-ri eta LEED ziurtagiriari ekarpena
Ingurumen-ezaugarri oneneko sistemak garatzeko konpromisoa dugu.
Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera, fatxada itxitura guztiek ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzte, energia aurrezteari, zarataren aurkako babesari, osasungarritasunari, suteetarako segurtasunari eta egiturazko segurtasunari dagokionez. ULMA itxiturek eskakizun horietara egokitzen dira eta, horretarako, soluzioen ikerketa eta analisi xehatu bat egiten dugu tresna espezializatuen bidez, eta teknologia-zentro homologatuetan egindako entseguekin berresten ditugu emaitzak.
. Leed (Leadership in Energy and Environmental Design) ziurtagiriak ez ditu itxiturak berak baloratzen; eraikuntza osoan zehar erabilitako materialen ezaugarriak puntuatzen ditu, besteak beste. Horregatik, egurraren eta birziklatutako edo birzikla daitezkeen materialen teknologia aurreratuen bidez lortutako materialak erabiltzen dira.