MIGUEL ÁNGEL CIGANDA

"Beti interesatu izan zait materialak eta espazioak aztertzea"

Miguel Angel pertsona jatorra eta umore handikoa da, baina ezin hobeto definitzen duen hitzik badago, hori sortzailea da.

Etengabe ari da garapen berriak sortzen eta pentsatzen. Bere ideiak iturburu bateko ura bezala sortzen dira, eta natura bezala agorrezina da.

1969an sortu zuen bere estudioa, eta, ordutik, 500 proiektu baino gehiago egin ditu barneen diseinuan. Bere obra adierazgarrienen artean, Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipalaren Eraikin Nagusia edo Sevillako Expoko Espainiako Pabiloia nabarmentzen dira.


Berriki, Gran Hotel Costa Melonera hotelerako proiektuetan parte hartu du Kanaria Handiko Las Palmasen, eta Jardines de Nivaria hotelerako proiektuetan, Tenerifen.

Industria diseinatzaile gisa 1984an hasi zen, eta Espainiako zein nazioarteko enpresa garrantzitsuekin lan egin du. Saritutako gizona da, eta bere sorkuntza ospetsuenen artean Laberinto mahaia (Casas), Veroca lanpara(B. Lux) edo Compas bankua (Casas) nabarmentzen dira.

"Argiteria bati STONEO aplikatzearen ideiak nola sortu zuen proiektu hau"

Harreman hori Miguel Anjeli buruan lerro zuzen eta dotoreko lanpara berri bat, kanpoalderako pentsatua, diseinatzeko ideia buruan bueltaka hasi zitzaionean hasten da. Material berri batekin esperimentatu nahi zuen, eta horrela sortu zen txinparta, horrela sortu zen MAC eta ULMAren arteko harremana..

Leihoaz, ari gara, gure leihotik mundura.

"Betiereko elementu bat gauzatu nahi nuen. Materialaren bidez, higiezinetik altzarira pasatzea zen nire asmoa, eta eraikuntza material batekin altzari bat sortzeko asmoa erronka bat zen. STONEO arkitekturan ainguratuta dago, eta hura osatzea zen gustatzen zitzaidana".


"Diseinuak industriaren zerbitzura egon behar du, baina, batez ere, azken erabiltzailearen zerbitzura".

Lortutako sariak:
  • 1998 Compas bankuaren aukeraketa The Chicago Athenaeum-en (The Museum of Arquitecture and Desing) erakusketa iraunkorrerako..

  • 1996 AEPD Diseinatzaileen Espainiako Elkartearen lehen saria, interiorismoaren atalean, Laberinto mahaiarekin.

  • 1991 Espainiako Pabilioia Expo 92 erakusketan altzariz hornitzeko diseinu lehiaketa mugatuaren lehen saria.

  • 1991 Nafarroako Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren "Decoracion Diseño Saria", Carlos III.a kafetegia lanarekin (C.B.C.III).

  • 1989 ANECMO Sari Nazionala.


"Inoiz ez diot utziko nire estiloa bilatzeari, lan filosofia gisa".