Lege-oharra


WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  1. Kontsiderazio orokorrak
  2. Webgunearen titularraren nortasuna
  3. Zerbitzuen emailearen eskubideak eta betebeharrak
  4. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak
  5. Webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendutik eratorritako bermeak eta erantzukizunak kanpoan uztea
  6. Jabetza intelektualaren eskubideak
  7. Lotura edo esteka hipertestualak
  8. Datu pertsonalen babesa eta cookie-politika
  9. Klausulek baliorik eta eraginik ez izatea
  10. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

 
1. Kontsiderazio orokorrak

WEBGUNE honetan sartu ahal izateko ezinbestekoa da erabiltzaileak klausula hauetako zehaztapenak, baldintzak, jakinarazpenak, abisuak eta gainerako lege-oharrak aurrez irakurtzea eta onartzea.

Erabiltzailea WEBGUNEan sartzen bada eta ondoren bertan nabigatzen badu, esan nahi du berariaz, erabat eta erreparorik gabe ados dagoela eduki guztiarekin. Erabiltzaileak adierazten du adin nagusikoa dela eta nahikoa gaitasun juridikoa duela Baldintza Orokor hauen bidez lotetsia izateko. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartzen du WEBGUNE hau, bertako zerbitzuak eta zerbitzu horien edukia erabiliz gero, ardura bakarra norberarena soilik dela.

ATARIra https://www.ulmaarchitectural.com/ URL helbidearen bidez sartzea doakoa da erabiltzaileentzat, eta bertako edukia ikusteko ez da harpidetu edo izena eman beharrik.

Erabiltzailea ez balego ados nabigatzeko Baldintza Orokor hauen edukiarekin, WEBGUNEtik irten egin beharko da, ezingo baita bertan sartu eta ezingo baititu eskaintzen diren zerbitzuak erabili.

WEBGUNEak askotariko zerbitzuak eta edukiak eskaintzen dizkie bisitari eta erabiltzaileei. Besteak beste, enpresari buruzko informazioa; lan eskaintzak; pertsonen kudeaketa; azken berrien kanala; bezeroentzako arreta-zerbitzua; eta bloga.

Beste WEBGUNE batzuekiko loturak nahiz erabiltzaileak haiekin egiten duena Baldintza Orokor hauen baitan dago, baita aipatutako WEBGUNEek izan ditzaketen berariazko baldintzen mende ere. Baimenduta ez dagoen edozein erabilera berariaz debekatuta dago.

https://www.ulmaarchitectural.com/ WEBGUNEaren arduradunek eskubidea izango dute edozein unetan konfigurazioa, zerbitzu-baldintzak eta haien edukia aldatzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo behin-behinean nahiz behin betiko eteteko, baita zerbitzuetara sartzeko baimena ukatzeko ere. Aldaketa horren berri eman beharko diete erabiltzaileei, aukera izanez gero, WEBGUNE bakoitzean ohar bat argitaratuz.

2. Webgunearen titularraren nortasuna

Honako hauek dira https://www.ulmaarchitectural.com/ WEBGUNEaren arduradunaren datuak:

ULMA HORMIGÓN POLÍMERO.S.COOP. Egoitza: Zubillaga auzoa, 89 - 20. P. ku. 20560 Oñati-Gipuzkoa. IFK: ES F20563623.

ULMA HORMIGÓN POLÍMERO.S.COOP Euskadiko Kooperatiben Erregistroan erregistratuta dago: 798. folioa, 1. idazpena, 96.0.046 inskripzioa, 1996ko irailaren 17an. Oñatiko notarioak, Francisco Javier Diez Ortiz jaunak eman zuen eskritura, 534 protokolo-zenbakiarekin (23/07/1996), eta 1996ko irailaren 23ko 623 protokolo-zenbakia duen eskrituraren bidez zuzendu zen.

Aurrerantzean, ULMA ARCHITECTURAL

3. Zerbitzuen emailearen eskubideak eta betebeharrak

Zerbitzuaren hornitzaile gisa, ULMA ARCHITECTURAL behartuta dago WEBGUNE honetan eskainitako zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin izan ditzakeen komunikazioak isilpean mantenduko direla bermatzera, eta jaso ditzakeen erreklamazioei erantzutera.

Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko operazioren bat eginez gero, ULMA ARCHITECTURAL enpresak eskubidea du behin-behinean eta aurrez jakinarazteko beharrik gabe WEBGUNErako sarbidea eteteko, baita zerbitzuak emateko edo bertan behera uzteko eskubidea beretzat gorde ere, eta, horren kalterik gabe, erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, aukera izanez gero.

WEBGUNE honen bidez eskaintzen zaizkion zerbitzuei eta/edo datuei eta/edo informazioari erabiltzaileak ematen dien erabileraren ardura erabiltzailearena soilik izango da.

ULMA ARCHITECTURAL enpresak ez du bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, aplikatu beharreko legeen arabera eman behar diren edo sozietatearen eta erabiltzailearen arteko akordio batean berariaz jasotzen diren bermeak izan ezik.

ULMA ARCHITECTURAL enpresak ez du bermatzen hirugarren pertsonek eskainitako edukia, eta ez du bermatzen emandako informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza, egokia edo onuragarria denik erabiltzaileak edo beste edozein pertsonak ematen dion erabilerarako.

WEBGUNE honi dagokionez, jabetza intelektualaren eskubideen titularra ULMA ARCHITECTURAL da. Erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko eta eraldatzeko eskubide esklusiboa aipatutako enpresarena da.

4. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak

Une oro, erabiltzaileak legez erabili beharko ditu WEBGUNE honetako zerbitzuak, indarrean dagoen legeriaren arabera eta ULMA ARCHITECTURAL enpresaren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuta.

Ildo beretik, erabiltzaileak bermatzen du WEBGUNE honen bidez egiten dituen jarduerak bat etorriko direla legearekin, moralarekin, ordena publikoarekin eta ohitura onekin, eta inolaz ere ez direla iraingarriak izango ULMA ARCHITECTURAL enpresaren izen onarentzat edo irudi komertzialarentzat, ezta WEBGUNEko beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenentzat ere.

ULMA ARCHITECTURAL enpresak eskaintzen dizkion zerbitzuen bidez, erabiltzaileak ez du egingo edukiak kaltetuko edo aldatuko dituen ekintzarik, eta ez du WEBGUNEaren funtzionamendu egokia oztopatuko; alegia, ez du inolako arazo teknikorik eragingo, ez du transferituko birus informatikoren bat izan dezakeen edo WEBGUNE hau erabat edo partzialki kaltetu, oztopatu edo eten dezakeen elementurik, eta ez ditu beste erabiltzaileen posta elektronikoak aldatuko edo bertan eskua sartuko.

Emandako datuen egiazkotasunaren ardura erabiltzailearena da esklusiboki; beraz, datu faltsuak edo okerrak idatziz gero, ULMA ARCHITECTURAL enpresak WEBGUNEra sartzea debekatzeko eskubidea gordetzen du.

5. Webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendutik eratorritako bermeak eta erantzukizunak kanpoan uztea

ULMA ARCHITECTURAL enpresak ez du erabilgarritasuna eta jarraitutasuna bermatzen WEBGUNEaren funtzionamenduari dagokionez, edo aplikatu beharreko legeek baimentzen duten neurrian bertan sartutako informazioari, edukiari, softwareei, materialei edo produktuei dagokienez.

Hala, ez du bere gain hartzen WEBGUNEaren funtzionamenduaren edo haren zerbitzuen erabilgarritasun edo jarraitutasun faltatik eta erabiltzaileek WEBGUNE honi eman diezaioketen erabileratik erator daitezkeen edonolako kalte-galeren ardura.

Nolanahi ere, ULMA ARCHITECTURAL enpresak ahaleginak egingo ditu WEBGUNEA etengabe erabilgarri mantentzeko.

Halaber, ULMA ARCHITERCURAL enpresak ez ditu bere gain hartzen erabiltzaileak eguneratu gabe dagoen edo segurua ez den arakatzaile bat erabiltzeagatik sor daitezkeen erroreak edo segurtasun-akatsak, ezta erregistratutako erabiltzailearen identifikazio-gakoak edo -kodeak gordetzeko gailuak arakatzailean aktibatzeagatik sortzen direnak ere, edo arakatzaile horren funtzionamendu okerrak eragin ditzakeen erroreak edo zehaztasunik ezak.

ULMA ARCHITECTURAL enpresak erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak ezarri ditu, alderdi teknikoari nahiz antolakuntzari dagokionez.

ULMA ARCHITECTURAL enpresak arlo horretako segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarri baditu ere, ez du kontrolatzen ezta bermatzen ere erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bertan biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik WEBGUNEaren edukietan.

ULMA ARCHITECTURAL enpresak ez du bere gain hartzen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan aldaketak eragin ditzaketen birusak WEBGUNEko edukietan egotearen ondorioz sortutako edonolako kalte-galeren ardura.

Erabiltzaileak onartzen du ULMA ARCHITECTURAL enpresak fede onez sortu eta garatu duela WEBGUNEA, barneko eta kanpoko iturrietatik ateratako informazioarekin, eta dagoen egoeran eskaintzen diela erabiltzaileei, zehaztasun ezak edo akatsak izan baditzake ere. Horregatik, erabiltzaileak fidagarritasunarekin, erabilgarritasunarekin edo WEBGUNEan nabigatzeak sortutako itxaropen faltsuekin zerikusia duten arduretatik salbuesten du ULMA ARCHITECTURAL.

6. Jabetza intelektualaren eskubideak

WEBGUNE honen edukiari dagozkion eskubide guztiak ULMA ARCHITECTURAL enpresarenak dira, ULMA ARCHITECTURAL enpresarekin edukiak hornitzeko kontratu bat sinatu duten enpresei dagozkien eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko arau nazionalek eta nazioartekoek babesten dituzten eskubideak izan ezik.

WEBGUNEko eduki guztiak (besteak beste, datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu-fitxategiak, mapak, frame-ak, bannerrak, softwarea eta haren iturburu-kodeak, audioak eta bideoak) ULMA ARCHITECTURAL enpresarenak edo eduki-hornitzaileenak dira. Azken kasu horretan, eduki-hornitzaileek eman dute baimena edo laga dituzte edukiak, eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko arau nazionalek eta nazioartekoek babesten dituzte; beraz, erabiltzaileek edo hirugarrenek ezin dituzte gerora aldatu, kopiatu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli eduki horien titularren berariazko baimena izan gabe. WEBGUNEko eduki guztiaren konpilazioa (alegia, edukia biltzea, diseinatzea, ordenatzea eta muntatzea) ULMA ARCHITECTURAL enpresarena da esklusiboki.

WEBGUNEA erabiltzeko eta garatzeko baliatutako software guztia ULMA ARCHITECTURAL enpresarena edo software-hornitzaileena da, eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioartekoek babesten dute.

WEBGUNEan agertzen diren ULMA ARCHITECTURAL enpresaren markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logotipoak ULMA ARCHITECTURAL enpresarenak dira eta behar bezala erregistratuak edo erregistratzeko prozesuan daude. WEBGUNE honetan agertzen diren bestelako produktu, zerbitzu eta enpresen izenak haien legezko jabeek erregistratutako markak izan daitezke.

WEBGUNEan agertzen diren ULMA ARCHITECTURAL enpresaren datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu-fitxategiak, audioak, bideoak eta softwarea erabilgarri jartzeak eta erabiltzeak ez du esan nahi, inolaz ere, erabiltzaileari titulartasuna lagatzen edo erabiltzeko eskubidea ematen zaionik.

WEBGUNE honetara sartzen diren erabiltzaileek ezin dituzte kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga, edo saldu aurrez aipatutako elementuak, ezta lortutako informazioan oinarritutako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.

Elementu horiek erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako ikusteko eta kargatzeko baimena soilik du erabiltzaileak, eta baimen hori ezin da hirugarren pertsona edo erakundeetara hedatu.

WEBGUNE honetan agertzen diren eta ULMA ARCHITECTURAL enpresaren kolaboratzaileenak diren grafikoen edo diseinuen kasuan, ere, baldintza hauek aplikatuko dira, kontrakoa ezartzen duen akordio bat egon ezean.

Zeharo debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNE hau aldatzea eta bertako edukiari (adibidez, estekei eta antzekoei) kalte egitea.

ULMA ARCHITECTURAL arduratuko da bermatzeaz WEBGUNE honetako edukiek ez dutela izaera pornografikoa, xenofoboa, baztertzailea, arrazista, iraingarria izango eta ez dutela indarkeria sustatuko. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein egoera ekiditen saiatuko da.

7. Lotura edo esteka hipertestualak

Ezingo da inolako loturarik ezarri beste WEBGUNE batetik WEBGUNE honetara aurrez titularraren berariazko baimena izan gabe. Edukiak zabaltzea debekatuta dago, jatorrizko webgunearen eta xede-webgunearen arteko akordiorik egon ezean. WEBGUNE honetara sartzeko lotura hipertestual bat (aurrerantzean, esteka) sortu nahi duten beste webguneetako erabiltzaileek edo titularrek ULMA ARCHITECTURAL enpresaren arauak errespetatuko direla ziurtatzeko konpromisoa hartu behar dute.

Honako hauek dira arauak: (i) ez ezarri estekarik ULMA ARCHITECTURAL enpresaren hasierako orria ez diren orri edo azpiorrietara; (ii) estekaren ondoan ez egin gaizkiulertuak sor ditzakeen edo legearen, moralaren edo ohitura onen kontrakoak diren adierazpen faltsurik edo okerrik; (iii) Webgunearen URL helbideaz gain, ez idatzi babestuta egon daitekeen marka edo zeinu komertzialik; (iv) ez ezarri izaera arrazista, xenofoboa, pornografikoa, terrorismoaren aldekoa edo giza eskubideen kontrakoa duten eta, orokorrean, ULMA ARCHITECTURAL enpresaren edo haren bezeroen izen ona edo irudi komertziala edozein modutara kaltetu dezaketen edukiak, adierazpenak edo propaganda duten orrietara sartzeko estekarik.

WEBGUNE honek ULMA ARCHITECTURAL enpresak kudeatzen ez dituen bestelako WEBGUNEetara sartzeko lotura edo estekaren bat izango balu, sozietate honek adierazten du ez duela inolako kontrolik webgune horiekiko eta ez dela bertako edukiez arduratzen. WEBGUNE honek izan ditzakeen estekak erreferentzia informatiko gisa eskainiko dira soilik, eta ez da esteka horien edukien, jabeen, zerbitzuen edo produktuen inolako baloraziorik egiten. Beste Webgune batzuetara joateko loturak edo estekak jartzeak ez du esan nahi ULMA ARCHITECTURAL enpresak Webgune horietako edukiak sustatzen, bermatzen edo gomendatzen dituenik.

Nolanahi ere, ULMA ARCHITECTURAL enpresak ez du bere gain hartzen hirugarrenek eskainitako zerbitzu horiek direla eta jartzen diren edonolako erreklamazio eta demanden ardura.

8. Datu pertsonalen babesa eta cookie-politika

Honen inguruko informazio guztia atzi dezakezu Datuak Babestea eta Cookie Politika ataletan.

9. Klausulek baliorik eta eraginik ez izatea

Baldintza hauetako klausularen bat, osorik edo partzialki, baliogabea edo eraginik gabekoa dela adieraziz gero, baliogabea edo eraginik gabekoa den xedapen edo zatian soilik izango du eragina, eta gainerako Baldintzek bere horretan iraungo dute. Baliorik edo eraginik gabeko xedapen edo zati hori ezarri gabetzat joko da, baldin eta, Baldintza hauetarako funtsezkoa izateagatik, ez badira Baldintza guztiak osorik aldatu behar.

10. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Baldintza Orokor hauek Espainiako legeriaren arabera interpretatuko eta aplikatuko dira.

Baldintza Orokorrak existitzeak, atzitzeak, erabiltzeak edo bertako edukiak eragindako edozein auzitarako, Erabiltzaileak eta ULMA ARCHITECTURAL enpresak men egiten diote Bergarako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien jurisdikzio eta eskumen esklusiboari, eta berariaz uko egiten diote dagokien bestelako edozein eskumeni.