Zalantza guztiak argituko dizkizugu

Nolako portaera du gure materialak

Hormigoi polimeroari buruz jakin behar duzun guztia azaltzen dizugu; karbonatazioaren aurrean nola erreakzionatzen duen, edo poluzioak eta tenperatura aldaketek nola eragiten dioten, besteak beste.


Zergatik da ezin hobea hormigoi polimeroa eraikin berrietan nahiz birgaitzeetan erabiltzeko?

  • Iragazgaitza delako eta, beraz, estankotasuna bermatzen duelako.

  • Oso erresistentea eta iraunkorra delako.

  • Moldagarria delako eta, beraz, mota guztietako formak eta tamainak egin daitezkeelako.

  • Arina delako eta errendimendu hobea duelako obran.


Nola erreakzionatzen du hormigoi polimeroak karbonatazioaren aurrean?

  • Hormigoi polimeroari ez zaio gertatzen karbonatazioaren ondorioz gertatu ohi dena, alegia, barrengo armadurak herdoildu egiten direla eta hormigoia egiten dela; batetik, hormigoi mota hau ez delako porotsua eta, bestetik, inoiz ez delako barrendik armatzen, haren gogortasunari eta erresistentziari esker ez baitu behar.


Nola eragiten dio poluzioak hormigoi polimeroari?

  • Hormigoi polimeroak erresistentzia maila altua du produktu kimikoekiko eta kanpoko eragile desberdinekiko; ondorioz, poluzioak ez ditu haren ezaugarri fisikoak kaltetzen.


Izozte handiek hormigoi polimeroa hautsi dezakete?

  • Ez. Hormigoi polimeroa ez da porotsua eta ez du aukerarik ematen ura sartu eta, izozten denean, zabaltzeko, hormigoia lehertuz edo hautsiz.


Zaila al da hormigoi polimeroa behar bezala instalatzea?

  • Inondik inora ere. Baina beharrezkoa da zenbait alderdi aintzat hartzea. Hormigoi polimeroa silizezko agregakinez eta poliester-erretxinez osatuta dago; beraz, material tradizionalek baino dilatazio-koefiziente handiagoa du. Hori dela eta, kontua handiagoa izan behar da instalatzean eta heltzeko materialak hautatzean.


Zer hartu behar da kontuan behar bezalako instalazio bat egiteko?

  • Heltzeko material egokiak hautatzea. Batez ere tenperatura aldaketa handiak izaten dituzten tokietan, gomendagarria da kola-mortero elastikoa erabiltzea, hobeto heltzea eta dilatazio-mugimendua xurgatzea bermatzeko.

  • Piezek dakartzaten ainguraketa mekanikoak erabiltzea. Hormigoi polimerozko aurrefabrikatuek masan enbutitutako ainguraketa mekanikoak ekartzen dituzte, heltzeko kola-morteroan sartzeko. Horri esker, ondo eutsiko dela bermatzen dugu.

  • Dilatazio-junturak aurreikustea. Ezinbestekoa da 5 milimetroko dilatazio-junturak aurreikustea, piezen arteko mugimendua xurga dezaten. Junturak material egoki baten bidez zigilatu beharko dira, multzoaren estankotasuna bermatzeko.


Heltzeko zein material erabili behar da instalazio on bat egiteko?

  • Gomendagarria da hormigoi polimeroaren dilatazio-uzkurdurak eragindako mugimenduak xurgatzeko gai diren kola-mortero elastikoak erabiltzea.


Zein da junturak zigilatzeko material egokiena?

  • Gomendagarria da elastikotasun-modulu altua, aire zabalarekiko erresistentzia eta izpi ultramoreekiko egonkortasuna duten silikoanak erabiltzea, materiala horitzea ekiditeko.