Leiho-isurkiak

Leiho-isurkiak
  • ULMA Architectural Solutions enpresaren leiho-isurkiak leihoen baoetako euri-ura husteko funtzioa duten piezak dira.
  • Ezin hobeak edozein motatako eraikuntzarako, kokatzeko errazak eta estetikoki atseginak direlako.

Instalazioa

1

Leiho isurkia ahokatu beharreko zuloaren albo bakoitzeko lehen adreilua pikatu eta atera.

2

Zementu askoko morteroarekin euskarri-malda egin, pieza kokatu behar den eremuan gainazal erresistente bat izan dadin.

3

Piezek atzealdean dituzten ainguraketak ireki; hanka bat albo bakoitzean.

4

Leiho isurkiari C2S2 motako kola-mortero elastiko geruza bat aplikatu (kolatze bikoitza). Ziurtatu kola-morteroak ainguraketa estaltzen eta inguratzen duela.

5

Pieza kokatu, behar bezala nibelatuz eta lerrokatuz.

6

Piezaren eta adreiluaren artean, bi aldeetan, gutxienez 5 milimetroko juntura utzi. Gutxi gora-behera 1 zentimetroko lodiera duten bi Porexpan zerrenda kokatzeak galga nahiz juntura gisa balio dezake, behar adinako deformazio-ahalmena baitute.

7

Pieza bat baino gehiago kokatu behar bada, berdingida kokatutako piezaren alboan ezarri eta piezen artean 5 milimetroko juntura markatu.

8

Hurrengo pieza junturen berdingidaren ondoan ezarri. Pieza nibelatu eta lerrokatu.

9

Piezen arteko juntura berdingidarekin berarekin garbitu, hura kanpoalderantz eramanez. Ziurtatu juntura guztiz garbi gelditzen dela lodiera guztian zehar.

10

Junturak zigilatu itsaspen maila eta elastikotasun-modulu altuko elementu malgu eta iragazgaitz baten bidez. Oso gomendagarria da elementu horrek ondo eustea izpi ultramoreei, hura horitzea eta pitzatzea ekiditeko. Errepikatu lan bera gainerako piezekin.

Vídeo de la instalación

Bideo honek ULMAren hormigoi polimerozko leiho-isurkiak behar bezala instalatzeko argibideak ematen ditu.

Proiektuak

Irauteko pentsatutako birgaikuntza
Irauteko pentsatutako birgaikuntza

Forjazko aurrealde babestuak eta iraunkorrak

Kantitatea kalitatearekin bat ez datorrenean
Kantitatea kalitatearekin bat ez datorrenean

10 km prefabrikatu arkitektoniko baino gehiago Célere Perales txaleten sustapenean (Madril)

Katalogoak

Aurrefabrikatuen Dossierra

Aurrefabrikatuen Dossierra

Deskargatu
Aurrefabrikatuen Liburuxka

Aurrefabrikatuen Liburuxka

Deskargatu