Gure balioak
Oso harro gaude ULMA proiektuarekin; izan ere, gure proiektuari zentzua ematen dioten balio eta jarrera batzuk definitzeko aukera eman baitigu, eta gure etorkizun partekatura heltzeko gidari eta bide gisa balio izateaz gain. Pertsonak dira gure aktibo nagusia. Horregatik, lan-giro motibagarriak sustatzen ditugu, parte-hartzea eta ideia berriak sortzea sustatuko dutenak, gure Etengabeko Hobekuntzarako sistemaren bidez.
Zintzotasuna
Zintzoak, zuzenak eta garbiak gara, eta aintzat hartzen ditugu errealitate desberdinak.Ilusioa
Proiektu sozioenpresarial hau aurrera ateratzeko motibazioa eta grina duen erakunde bat gara.Pertsonak gara
Gertutasuna eta errespetua dira gure harremanaren oinarria. Elkarren arteko babesa, konfiantza, enpatia, talde-lana eta guztion gogobetetasuna eta onura aktiboki bilatzea da gure xedea.Bezeroa bizitzea
Bezeroaren ahotsa ezagutzen eta entzuten dugu eta haren premiei erantzun eta aurrea hartzen diegu, profesionaltasun, kalitate, efizientzia eta berrikuntza maila altuarekin.Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza
Geure burua hobetzeko grina eta aldaketetara egokitzeko gaitasuna, iniziatibarekin eta ikasteko eta berritzeko gogoarekin, ingurune aldakor honetan lehiakorrak izateko etengabe hobetu nahian.Konpromisoa
Gure indarraren funtsa ULMAren proiektuarekin, kideekin eta ingurunearekin konprometitutako pertsonak izatean datza. Kooperatiba honen parte garela eta “hau geurea dela” sentitzen dugu.Zerk ematen dio benetako esanahia zure bizitzari?
Bideo hau gure bazkideen laguntzarekin grabatu da, gure alderdi humanoena erakusteko helburuarekin. Gure kideek haien bizitza pertsonaleko zaletasunak erakusten dizkigute, baita laneko bizitzako momentuak ere. ULMA proiektua pertsonek osatzen dugulako eta, ondorioz, langile eta pertsona gisa biribiltzen gaituzten zaletasunak eta grinak ditugu, gure bizitza orekatzen dutenak.