Guri buruz
Gure xedea
Denboran zehar errentagarria izango den kooperatiba-proiektu partekatu bat garatzea, bezeroaren gogobetetasun-maila gorena bilatzen duena, inguruan lana eta aberastasuna sortzeko.


Gure ikuspegia
Enpresa kooperatibo industrial bat gara, globala, goi-mailako ezaugarriak dituzten soluzioen teknologian, kalitatean eta berrikuntzan erreferentea. Gure bezeroen proiektuei balioa gehitu nahi diegu hormigoi polimeroz aurrefabrikatutako gure soluzioekin, pertsonen parte-hartzea, gogobetetasun-maila eta garapen integrala lortzeko.
Gure kudeaketa-sistemarekiko politika
Gure lehentasunezko helburua merkatu global eta oso lehiakor batean jasangarritasuna lortzea da, eta horren erreferente izan nahi dugu hormigoi polimeroz aurrefabrikatutako elementuetan oinarrituta dauden eta goi-mailako ezaugarriak dituzten soluzioen teknologiaren, kalitatearen eta berrikuntzaren merkatuan. ISO 9001 ziurtagiria dugu. Esteka honetan deskarga dezakezu Gure Kudeaketa-sistemarekiko Politika
