Código Técnico de la Edificación
ULMA Architectural Solutions enpresan Eraikingintzaren Kode Teknikoa betetzeko konpromisoa hartu dugu. Horregatik, horma txapelen bi modelo berri garatu ditugu: MACT eta MBCT; 14, 25 eta 30 zentimetroko zabaleratan.
Arauarekin betetzeko gure horma txapelek dituzten beharrezko ezaugarriak honako hauek dira:
-
10 graduko inklinazioa izatea. Diseinu berriari esker lortu da.
-
Tantakinak izatea behealdean, ura iragan dadin. Gure horma txapel guztiek dute ezaugarri hori.
-
Gainera, garrantzitsua da horma txapelak kokatzean dagozkien karelaren paramentuetatik bereiz egotea, gutxienez 2 cm.
-
Iragazgaitzak izan behar dute. Piezen materialari esker, ezaugarri hori izatea lor dezakegu. Hormigoi polimeroak ia ez du urik xurgatzen.
-
Horma txapel aurrefabrikatuak badira, kasu honetan bezala, piezen artean dilatazio-junturak egin behar dira.
-
Horma txapelen arteko junturak behar bezala zigilatu behar dira, iragazgaitzak izan daitezen. Garrantzitsua da kokatzeko argibideei arretaz jarraitzea.
Gure I+G lantalde teknikoek gogor egiten dute lan, merkatuak eskatzen dituen produktuak garatzeko, eta arretaz entzuten dituzte gure bezeroen premiak.