CAMPOFRÍOk ULMA Drainatzearen alde egin du berriro Burgosko bere fabrikarako

Drainatze herdoilgaitzeko 1.000 metro linealetik gora instalatu dira Europako haragi industria handi eta modernoenean.
CAMPOFRÍOk ULMA Drainatzearen alde egin du berriro Burgosko bere fabrikarako

225 milioi euroko inbertsioari, 99.000m2-ko azalerari eta urtean 10.000 tonatik gorako ekoizpen ahalmenari esker, Burgosko CAMPOFRÍOko planta berria, zeinak ateak zabaldu zituen eraikin zaharra sute batek kiskali eta 2 urtera, Europako haragi gune handi eta modernoena da.

ULMA Architectural Solutionsek parte hartu du proiektu honetan altzairu herdoilgaitzeko drainatze sistema hornituz,  zeinak haragi industriarako bereziki egindako produktuak dituen, eskatutako higienea bermatzeko.

Guztira 1.000 metro lineal baino gehiago instalatu dira kanaletan eta kanal artekatu herdoilgaitzetan Hygienic Pro ® saretarekin, eta mota askotako 400 hustubide herdoilgaitz ere bai, kutxatila tapa itxiez gain. ULMA drainatze herdoilgaitzeko sistema bereziki diseinatuta dago haragi prozesu industrialetan pilatzen diren hondakin organikoak modu eraginkorrean ebakuatzekogarbiketa azkarra ahalbidetuz eta bakterio-kontrako portaera bikaina bermatuz. Hygienic Pro ® saretak garbitasuna errazteko diseinu egokia du. 

Campofríok jada ULMA drainatze herdoilgaitzeko sistemaren alde egin zuen duela urte batzuk, Soriako bere pizza fabrikarako. Esperientzia oso ona izan zen, hainbesteraino non jabetzak gero interes handia erakutsi zuen produktu gama hori Burgosko plantako proiektuan gehitzeko. Kalitate goreneko produktua da, garbitasuna ahalbidetu eta errazten duena, higienerik handiena eta iraunkortasuna bermatuz, sektoreak exijitzen dituen baldintza eta arau guztiak betez.

Barruan drainatze herdoilgaitzeko sistema erabiltzeaz gain, plantaren kanpoaldean 300 metro lineal hornitu dira KOMPAQDRAIN® drainatze kanalarenak. Kanal trinko berria da, hormigoi polimeroan egina, non kanalak eta saretak pieza bakarra osatzen duten, erresistentzia eta zurruntasun handiagoa bermatuz. MAX FLOW® sistema berritzaileari esker, ur-sarbideko zuloen diseinu kurbatuan oinarritzen dena, kanalean bertan uraren abiadura azkartzea lortzen da, horrela auto-garbiketa efektua modu naturalean sortuz, eta drainatze ahalmena handitzen du.
  
Fenix hegaztiaren berpiztea: 2 urtean fabrika berria berriro irekitzea

Burgosko Campofríoko fabrika zaharra kiskali zuen sutearen ondoren (1.000 pertsonak egiten zuten lan bertan), enpresak Fenix proiektua abiarazi zuen konpromiso politiko honekin: planta berria eraikitzea eta sutea gertatu eta justu 2 urtera berriro irekitzea.

Epe exijente hori erronka garrantzitsua izan zen lanak egin ziren erritmoa dela eta, material guztia berehalako entrega epeetan hornituz obraren beharren arabera, ingeniaritzarekin eta jabetzarekin lankidetzan.
Enpresaren, erakundeen, langileen eta sindikatuen konpromisoari esker, denbora errekor batean berriro irekitzea lortu zen, 2016ko azaroaren 23an, 318 langilerekin, eta gaur egun lanean bete-betean dabil.

Hiria: Burgos
Herrialdea: España
Erabilitako produktuak: Hygienic Pro ® drainatze herdoilgaitzeko sistema

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu