KOMPAQDRAIN® kanalak Italia iparraldeko errepide batean
Italia iparraldeko Pasiano di Pordenone-n eskualdeko errepide baten handitze lanak egin dira: zehazki, sarrera/irteerako pasabide goratuan KompaqDrain® drainatze kanalen soluzio optimoa instalatu da.
Obra egikaritzerakoan ULMA markan jarri da konfiantza, soluziorik hoberena eskaini baitu trafiko handiko guneetan euri urak drainatzeko. Errepide horietan egunero izaten den trafiko handia eta astuna kontuan izanik, soluzio iraunkor, erresistente eta segurtasun handikoaren alde egin da, osorik hormigoi polimeroan egindako KompaqDrain kanal trinkoa, KVF200.30R modeloa erabiliz. 300 metro lineal baino gehiago jarri dira autobiaren irteera berrietan.
ULMAren KompaqDrain sistemari Max Flow efektua gehitu zaio: ezaugarri berria, ura sartzeko bere zuloen diseinu kurbatuan oinarritzen dena. Kanal barruan bertan uraren abiadura handitzea lortzen du autogarbiketa efektua modu naturalean sortuz eta, ondorioz, garbitzeko mantentze lanen beharra murriztuz.