Sareta artekatua

Zer da sareta artekatu bat?

Estetika eta gaitasun hidraulikoa. SARETA ARTEKATUA sistema integral baten parte da; sareta, kanala eta erregistra daitekeen kutxatila multzoak osatzen duena, drainatze linearen mantentze optimorako. "T" edo alderantzizko "L" formako sareta modeloa da, bere estetikagatik nabarmentzen dena nagusiki, izan ere, ezin hobeto egokitzen da zolan (izan hormigoia, galtzada-harria edo baldosa) hiriko paisaiarekin erabat mimetizatzea lortuta.

ULMAko Ingeniaritza Departamentuak garatutako sistema integrala da, kanal modelo desberdinetara moldagarria eta amaiera galbanizatuan edo herdoilgaitzean eskuragarria. D-400 karga klasera arte eusten du EN1433 arauaren arabera.

Sareta arteka bakunekoa izan daiteke; bikoitza, eraginkortasun hidrauliko hoberako, edo aldamenekoa; pareta ondoan dauden guneetan instalatzeko.

Neurriak

Kanalak

Sareta artekatua gehitzeko aukera duten kanalak:

Card image cap
Montserrat-eko santutegia

ULMAk drainatzeko soluzio berezi bat garatu du Montserrat-eko santutegi ospetsura sartzeko plazaren birmoldaketa-proiekturako. Kota desberdinetako hiru plaza dira, elkarren artean lotuta daudenak eta santutegiaren gelaurre gisa funtzionatzen dutenak.

Card image cap
Sareta artekatua Mexikoko León hiriko Plaza Mayor saltoki-gunean

Plaza Mayor saltoki-gunean Self 200 modeloko drainatzeko kanalak instalatu dira, sareta artekatuarekin. Soluzio horrek eskaintzen duen abantaila nagusiak drainatzeko gaitasun handia izatea eta zoladurarekin estetikoki integratzea dira.

Card image cap
ULMAren 2250MLko soluzioa, Madrilgo Gran Vía berrian

Gran Vía Madrilgo kale ospetsuenetariko bat da eta berriki estreinatu da, kale ia osoa oinezkoentzat jartzeko lanak egin ondoren 8 hilabetez.