ULMAk Gandian Essential Compositions SL-ko Fatxada birgaitu du
Essential Compositions lurringintza sektorearen barruan enpresa erreferenteetako bat da. Ikerketa eta berrikuntza dira enpresaren bi zutabe nagusiak.
Balio horiek enpresak bere instalazioak berritu eta handitzeko beharra ekarri dute. ULMA Architectural Solutionsek, Isabel Gomisekin batera Isa Gomis Disseny etxeko barnealdeetako diseinatzailea-, zuzendu du instalazioak diseinatzeko proiektua. Erronka handia lurringintzaren industrian, transmititu, hunkitu eta seduzitzen duen emaitza lortu baita, enpresa ordezkatzen duen giza talde guztia balioan jarriz.
Konpainiaren birgaitze eta hedatze proposamenak bere instalazio guztiei eragiten die, hala nola bulegoei, laborategiari eta fatxadari.
Diseinu-proiektu guztiak balio erantsia ematen du, enpresaren ikuspegi garaikidea eskainiz. Fatxadan, ULMAk hormigoi polimerozko fatxada aireztatuaren alde egin du, proiektu honetarako berariaz diseinatutako bolumenak sortzen baititu. Diseinu honen helburua zen konpainiaren esentzia transmititzea, modernotasuna eta berrikuntza bezalako balioetan oinarritutakoa.
Horretarako, ULMAk URA testura zuloduna erabili zuen, bere CREAKTIVEgamakoa eta M24 kolore zurikoa.
Proiekturako hormigoi polimerozko plaka formatuen hainbat neurri adhoc fabrikatu ziren.
Herrialdea: España
Zonaldea: COMUNIDAD VALENCIANA Y BALEARES
Arkitektua/k: Isabel Gomis / Daniel Palomino
Erabilitako produktuak: Fachada Ventilada, Gama CREAKTIVE, Textura AIRE
Proiektu mota: Birgaikuntza