Elkarrizketa CTS Arquitectes, Manresako epaitegi egileei

Elkarrizketa CTS Arquitectes, Manresako epaitegiko proiektuaren egileei
Elkarrizketa CTS Arquitectes, Manresako epaitegi egileei

“Garrantzitsua da ULMAk fatxadaren hornidura eta instalazio zerbitzu integrala eskaintzea, oso gustura gaude” Cinnamond, Torrentó eta Sala Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskolan trebatu ziren eta bai Carles Torrentó bai Antoni Sala Normand Cinnamond-en ikasle izan ziren eta harekin lan egin zuten, elkarrekin CTS Arquitectes osatu aurretik. Duela gutxi Manresako Epaitegi Eraikin berria proiektatu dute ULMA Hormigón Polímeroren fatxada aireztatuarekin. Antoni Salak horren berri eman digu. 

• Duela 11 urte zuen estudioa sortu zenuten Bartzelonan, Norman Cinnamond-en estudioaren ibilbideari jarraituz… Nola laburtuko zenukete elkarrekin egindako ibilbidea? Ze oinarri jarraitzen ditu estudioak? 

Norman Cinnamond gure irakaslea zen Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, eta oraindik ikasleak ginela lanerako kontratatu gintuen; horrenbestez, estudioa oso modu naturalean sortu zen. Uste dut sen ona dela lan egiteko gure modua ezaugarritzen duena. Arkitektura argia, logikoa eta oinak lurrean ditugula egiten saiatzen gara, zoritxarrez azkenaldi honetan oso ohikoa izan ez dena. 

• Ze eragin ditu zuen arkitekturak? 

Gure arkitekturak, gure belaunaldiko arkitekto gehienek bezala, arkitektura modernoan izan diren klasiko eta maisu nagusietan ditu oinarriak, hala nola Le Corbusier, Mies Van Der Rohe eta Louis I. Kahn. Mugimendu modernoaren printzipioetan oinarritzen gara, baina euren artean oso desberdinak diren programa eta beharrak aplikatzen ditugu, teknologia eraikitzaile konplexu, desberdin eta eboluzionatuagoekin. Horrek ezinbestean sortzen ditu emaitza itxuraz desberdinak eta eklektikoak, baina koherenteak jatorrietan eta diskurtsoan, nik uste. 

Zein zen zuen helburua Manresako Epaitegi Eraikineko proiektuari heldu zeniotenean? Nola garatu zenuten? 

Proiektuak hiru baldintzatzaile zituen eta horiei erantzuna eman behar izan genien:

1.- Epaitegi Eraikin baten programa behar bezala betetzea zirkulazioari eta guneen erabilerari dagokionez, oso zorrotza eta konplexua dena.

2.- Eraikinak izango duen erabilerari dagokion adierazgarritasuna lortzea. Eraikin publikoa da, adierazgarritasun behar handiak dituena; eta horri konponbidea ematen saiatu gara bolumetriaren argitasunarekin, sarrera guneen eskuzabaltasunarekin eta erabilitako materialen jatortasun eta soiltasunarekin.

3.- Kokapenari behar bezala erantzutea: eraikinak Manresarekin muga naturala egiten du hegoaldetik, Cardener ibaiaren gaineko ur-jauzi harritsu batean. Bolumetria sinplea, xumea eta zehatza proiektatu dugu, horrela naturaren, argiaren eta eraikinaren arteko joko sotila lortzen da. 

• Fatxada Aireztatua erabiltzen duzue proiektuan, eraikinaren portaera termikoa nabarmen hobetuz eta horrela arkitektura jasangarria sustatuz. Konprometituak sentitzen zarete ingurumenarekin? 

Ahal dugun guztietan eraikinetan jasangarritasuna bultzatzen duten teknika mota horiek erabiltzen saiatzen gara. Muga dirua da beti, batzuetan soluzioak proposatzen ditugu prezioarekin bat ez datozen eraikinetan, eta atzera botatzen dira. Duela urte batzuk, fatxada aireztatua ezin zitekeen ia erabili, gaur egun, ordea, sistema lorgarria da. Garrantzitsuena da bezeroak jabetzen joatea soluzio jasangarriak guztion onerako direla, eta horiek pixkana-pixkana normalizatzen joatea. 

• Proiektu honetako fatxada aireztatua hormigoi polimerozkoa da. Zen da materialen garrantzia zuen proiektuetan? 

Hasiera batean, harri naturala zen fatxada aireztaturako proiektuan zehaztutako materiala. Nolanahi ere, hormigoi polimeroa erabiltzeko aukera aztertu genuen eta, material bakoitzaren aldeko eta kontrako alderdiak aztertu ondoren, azkenean hormigoi polimeroa erabiltzea erabaki genuen, prezioagatik eta mantentze lanen kostu baxuagatik. ULMAko ekipoak proiektuaren beharrei erantzuna eman zien testura eta kolore desberdinei dagokienez, eta fatxadaren neurriak hartzeko prozesua zehaztasun handiarekin garatu zuen. Egiazki oso garrantzitsua da ULMAk fatxadaren hornidura eta instalazio zerbitzu integrala eskaintzea, eta zentzu horretan oso pozik gaude. “Giltza eskura” zerbitzua oso interesgarria da. 

• Zuen ze proiekturekin zaudete, bereziki, harro? 

Normalean burututako azken proiektuekin gaude gustuen, egungoak direlako eta emozionalki gertuen sentitzen ditugulako. Horien artean aipatu ditzakegu Manresako Epaitegiak, Eureka-1 Bulegoetako Eraikina Bellaterrako (Barcelona) UAB-n, eta eraikin komertzial berria Port Ginesta-n (Sitges). 

• Bukatzeko: burutzea nahiko zenuketen proiektu bat. 

Arte Modernoko museo bat. Programa zirraragarria da, baina mota horretako enkargu gutxi dago eta zaila da horrelakorik lortzea. Lortuko dugu.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu