Alderantzizko misioa Mexiko

Arkitekto mexikarren bisita ULMA Architectural Solutionseko instalazioetara
Alderantzizko misioa Mexiko

Bisitaren helburua Mexikoko 30 arkitekto baino gehiagori HABIC-eko, Ekipamendu eta Diseinu Klusterra, kide diren hainbat enpresek eskaintzen dituzten zerbitzu eta produktuak erakustea zen.

Astea oso bizia izan zen 30 arkitekto mexikarrentzat. Donostia eta Gasteizen ostatu hartu zuten eta enpresa desberdinetako bisitak aprobetxatuz Euskal Herriko hainbat herri eta hiri ezagutu zituzten, bertako gastronomia eta kulturarekin batera.

ULMA Architectural Solutionseko instalazioetara bisita
Maiatzaren 17an ULMA Architectural Solutionseko instalazioak bisitatu zituzten, Oñatin. Bisita zela eta, Arantzazuko Santutegia bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Bisitaren helburua ULMAko fatxada aireztatuek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea izan zen. Horretarako, produktua eta fabrikazio planta erakutsi zitzaizkien. Ondoren, ULMA Taldeko Zerbitzu Zentralen eraikina bisitatu zuten, hormigoi polimerozko fatxada aireztatua duena.

ULMAko bisita egin ondoren azpimarratu zituzten alderdiak izan ziren ULMAk fatxada eta azpiegituretarako sistema osoa eskaintzea eta horiek pertsonalizatzeko dituen aukera anitzak: testura, kolorea eta profil berezien diseinua.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu