Australia eta Espainiako arkitektoen topaketa

Australiako arkitektuen bisita ULMA Architectural Solutionsen
Australia eta Espainiako arkitektoen topaketa

Martxoaren 1ean Tabakalera kultura zentroan Australia eta Espainiako arkitektoen arteko ekitaldia egin zen. HABIC, ULMA Architectural Solutions kide den klusterra, izan zen antolatzailea.

Australiako arkitekto hauek parte hartu zuten:  William Smart, Smart Design Studiokoa, Chris Smiles, Cox estudiokoa eta Mark Sheargold, Kannfinch estudiokoa; guztiak ibilbide profesional handia dutenak. Horiez gain, arkitektura estudio hauek ere parte hartu zuten: ACXT/IDOM, L35, Beldarrain, LKS eta Picharchitects, nazioartean hedadura handia duten nazio mailako estudioak.

Topaketaren helburua esperientziak eta ikuspuntu desberdinak partekatzea zen. Eta parte hartzaile bakoitzak proiektu berezi bat aurkeztu zuen.

Ondoren, parte hartzaileek tour arkitektonikoa egin zuten Donostian. Donostiako edertasuna ezagutu eta gozatzeko aukera izan zuten hiriko kultura gastronomikoarekin batera.

ULMA Architectural Solutionseko instalazioetara bisita

Donostiako egonaldia aprobetxatuz, William Smart, Chris Smiles eta Mark Sheargold arkitekto australiarrek ULMA Architectural Solutionsek Oñatin dituen instalazioak bisitatu zituzten.

Bisitaren helburua ULMAko fatxada aireztatuek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea zen. Produktuak, fabrikazio planta eta inguruan egindako zenbait proiektu ezagutzeko aukera izan zuten.

Bisita amaitutakoan azpimarratu zituzten alderdiak izan ziren ULMAk fatxada eta subegituretarako sistema osoa eskaintzea eta pertsonalizatzeko mila aukera izatea: testura, kolorea eta diseinuan.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu