Cap Barbera, Valleseko Arkitekturako Bienaleko proiektu irabazlea
ULMA Architectural Solutionsek bere Fatxada Aireztatuko sistemarekin estali du Barbera Lehen Arretarako Zentroaren eraikina (CAP), Bartzelonan, eta proiektuak Valleseko Arkitekturako 5. Bienala irabazi du.
ULMA hormigoi polimeroaren plaken akabera laua da CAP Barberaren fatxadaren berezitasuna, zeinari esker eraikinaren bolumena kubo zuri argidun bat bihurtzen baita, proiektuaren egileek, Pere Puig eta Marta Lucas arkitektoek, lortu nahi zuten efektua izanik. Arkitektoek hormigoi polimeroaren panelen izaera industrializatua eta arintasuna baloratu zuten, bai eta ULMAk eskaintzen duen muntaketa azkarreko sistema ere, izan ere, materiala hornitu ez ezik fatxada aireztatuaren muntaketa ere egiten du, proiektu bakoitzaren ardura bere gain hartuta. Gainera, ia automatikoki garbitzen den materiala da, akabera lauak apenas baitu itsaspenik, eta etorkizunean garbiketa urez eta xaboiez egin daiteke erraz, mantentze lanetako kostuetan aurreztuta.
Pere Puigek esan digunez, proiektuaren arkiteko egilea baita, ULMA hormigoi polimeroa fatxadarako aukeratzeko beste arrazoi bat izan zen izkinen akabera, plakek kolore berean errematatutako ertzak baitituzte. Helburua zen zuritasun etengabea lortzea altxaeren orientazio aldaketan, trazu ilunak saihestuta, eta ertzek plakaren kolore bera edukita posible zen lortu nahi zen eta beste material batzuekin lortzerik ez zegoen bolumen zuriaren efektu hori edukitzea.
Bienalaren epaimahaiak fatxadaren tratamendua eta materialaren sendotasuna baloratu zituen, patioarekin batera, proiektua definitzen duten eta proiektuari erraz identifikatu daitekeen pertsonalitatea ematen dioten bi elementuak dira-eta. Epaimahaiak soluzio argi eta soila lortzeko egindako esfortzuaz gain barruko gelen banaketa eta eraikinaren bolumenari emandako irtenbidea ere balortatu ditu, argi patio berezi baten inguruan banatuta baitago, sekzio asimetrikoarekin eta ondo proportzionatuta, multzoa zehatz eta erabat ordenatuta.
Proiektuaren egile Pere Puig arkitektoaren helburua zen eraikinaren bolumena hainbat ebaki eta hutsune eginda dituen prisma bat moduan egitea, patioak, sarbideak eta saretak lortzeko. Sarbide nagusia Rosa de los Vientos plazara irekitzen da, zeina kanpoko atariaren lana egiten duten berde gune bat baita. Proiektuan espazio guztien argitasun naturala bilatu da, beti eguzkiak zuzenean jotzea saihestuta. Akabera guztiak tonu oso argiekin, argia ongi islatzea bermatzen dutenak.
Fitxa teknikoa
Obraren izena: Barbera del Valleseko Lehen Arretarako Zentroa edo anbulatorioa
Kokalekua: Rosa dels vents plaza. Barbera del Valles (Bartzelona)
Amaiera data: 2007
Azalera eraikia: 1.208 m²
Aurrekontua: 1.249.400 €
Arkitektoak: Pere Puig i Rodríguez
Marta Lucas i Serra
Aparejadoreak: Carles Valldeperas (VIASAT)
Beste kolaboratzaile batzuk: Eva Jorba Franquesa
Egitura: BOMA
Ingeniaritza: IMOGEP
Argazkia: Roger Velazquez
Sustatzailea:Servei Català de la Salut de la Generalitat de Catalunya