Fatxada aireztatuek %30 arte murrizten dute zure eraikinaren energia kontsumoa
Gure fatxada aireztatuekin eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzen dugu, energia gehiegi kontsumitzeagatik sortzen den ekonomia eta ingurumen inpaktua murrizten lagunduta. Eraikin bateko energia kontsumoa %30 arte murriztu daiteke.
Gure fatxada plaka obran entregatzen da, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko moduan, eta, beraz, haien kudeaketa errazten laguntzen dugu. Plakak berrerabilgarriak dira, desmuntatzea erreza baita eta beste kokapen batean erabili baitaitezke.
Plakak jartzen diren gainegiturako aluminioaren %50 birziklatutako materiala da.
Fabrikako gure fabrikazio prozesuei dagokienez, gure piezak mekanizatzeko instalazioek zirkuitu itxietako ura bakarrik erabiltzen dute. Ez dugu hondakinik isurtzen ibaira eta 100% betetzen dugu ingurumen arloko legedia.