Graffitien aurkako fatxada iraunkorrak eta garbitzen errazak

Hau ez da photoshop
Graffitien aurkako fatxada iraunkorrak eta garbitzen errazak

Merkatuan produktu asko daude fatxadak babesteko haien gainean aplikatzen direnak eta graffitiak egiten zaizkienean garbitzea errazten dutenak: fatxadetarako graffitien aurkako materialak dira.

Kontua da babeserako produktu bat aplikatzea eta pinturaren eta fatxadaren artean hesi bat sortzea, fatxadetan graffitiak finko geratzea eragozteko.

Baina fatxadaren beraren materialak propietate horiek baditu eta material hori estaliko duen produktu bat erabili beharrik ez badago? 

Bikain izango litzateke, ezta?

Fatxadetarako graffitien aurkako materialak baino askoz hobeto

Ba, material hori badago, ULMAren Stoneozko fatxada aireztatuen estaldura da.

Gainera, txundituta geratuko zara, irudiak erakutsiko dizkizugu-eta.

Izan ere, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du.

Begira.

Gure fatxada aireztatuak Stoneoz fabrikatuta daude. Harriaren deribatu bat da, batez ere osagai naturalez osatua.

Pororik gabeko materiala da, eta ia ez du batere urik xurgatzen (%0,1). Horrek bermatzen du, beraz, estankoa izatea eta portaera bikaina izatea atmosferako aldaketen aurrean: izotza - izotz urtzea.

Horrek iraunkortasun handiko material bihurtzen du.

Baina, gainera, iragazgaiztasun horri esker ere ez du zikinkeria xurgatzen eta oso erraza da mantentzea: aldian-aldian ur eta xaboiarekin garbitu baino ez da egin behar.

Eta horregatik beragatik, graffitiaren aurkako propietateak ditu.  

Graffitiaren aurkako propietateak dituzten fatxadak

Zer esan nahi dut horrekin?

Pororik gabeko materiala denez, pintura edo nahi ez diren graffitiak ez dira hain erraz inkrustatuta geratzen.

Eta lehenbailehen eta ULMAn gomendatzen dugun produktua erabiltzen badugu, ezabatu egin daitezke. Graffitiaren aurkako produktu bat berez aplikatuta edukiko balu bezala.

Baina hau hitzak besterik ez dira. 

Orain zeure begiekin ikusiko duzu hori. 

Graffitien aurkako gure fatxadei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi iezaguzu.

Hau ez da photoshop

Hemen ikus ditzakezu Valladolideko txalet batzuk, gure Stoneozko fatxada aireztatuarekin estalita. Batzuek kolore pixka bat eman nahi izan zioten fatxadari, eta jabeei ez zien grazia handirik egin.

Ba, horrela geratu zen garbitu ondoren:

Ikusten duzu, GARBI-GARBI.

Eta benetan esaten dizut, argazkia ez da dago photoshopekin ukituta.

Eta pintada egin aurreko argazkia ere ez dugu erabili. 

Bigarrena da argazkiak jasotzen ditugunean pentsatzen duguna, baina begiratu fatxadaren beheko aldean, hormigoizko zatian, eta ikusiko duzu ezin izan dela pintura erabat ezabatu. 

ULMAn fatxada iraunkor bat dugu, erraz mantendu daitekeena eta graffitiak egiten badizkiote erraz kendu ahal zaizkionak, produktu egokiarekin eta azkar garbituz gero.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu