ULMA Architectural Solutionsen azal berria

Igaro dira jada 15 urte 2011ean ULMA AS lantegia inauguratu zenetik. GLM Proyectos Estudioko Mikel Garbizu arkitektoak proiektatutako diseinu batekin inauguratu zen.
ULMA Architectural Solutionsen azal berria

Fatxada Aireztatuen negozio lerro berria abiarazi zen garai berean eraiki zen lantegia. Europan finkatzen hasia zen eraikuntza sistema berri bat ziren fatxada mota horiek, iraunkorrak zirelako eta energia aurreztea zekartelako.

Kooperatibaren 25. urteurrena dela-eta (1990-2015) programatutako mugarrien barruan, fatxada berritzeko proiektuari ekitea erabaki zen. Horretarako, diziplina askoko lantalde bat sortu zen, ondoko bi premisak betetzeko ardurarekin: proiektuaren muinari eustea, batetik, eta, joera arkitektoniko berrietara eta fatxada aireztatuen lerroko garapen berrietara egokitzea, bestetik. Garapenaren erantzukizuna barruko langileena izatea erabaki zen, eta Jaione Vazquez, fatxadetako talde teknikoko arkitektoa, izendatu zuten inguratzaile berria proiektatzeko arduradun.

ERAIKIN ORIGINALA

Garaiko diseinu modernoa zuen eraikina zen, eta bere “horizontaltasuna” eta errezel horma protagonista ziren garairako berritzailea zen eraikin batean.
Eraikinaren beste elementu berezienetako bat zen fatxadaren eta nabe industrialaren arteko elkargunea, sinbolikoki fatxadak nabe industriala besarkatzen zuen-eta, trantsizio sotila eginda. Azkenik, azpimarratzekoa da hormigoi polimeroaren integrazioa errezel horman, eraikinaren beirazko azala alderik alde zeharkatzen zuten lerro horizontalak markatzen baitziren.


TESTURA ORGANIKOETAN INSPIRATUTAKO PROPOSAMEN BERRIA

Zer helburu lortu nahi zen eguneratze/berritze lan honekin?


Lehen asmoa zen fatxada berri honetan sentsazio organikoagoa transmititzea, aukeratutako testura, forma eta koloreen bitartez eta, bigarrenik, fatxada eguneratzea, bai egungo une arkitektonikora bai hormigoi polimeroak eskaintzen dituen aukeretara moldatzeko. 

Urte hauetan guztietan gure materiala garatzen eta hobetzen joan gara, eta material horrek pertsonalizatzeko eskaintzen dituen aukerak nabarmendu nahi izan dira. Era berean, berritze lan bat zenez, garrantzitsua zen erakustea zein moldakorra zen bai eraikitze sistema bai dauden baoak berrosatzeko materiala; izan ere, premisa garbienetako bat zen jatorrizko egitura eusleari eutsi behar zitzaiola. Bestalde, sarrerako modulua ere nabarmendu nahi genuen, baita zeuden hutsuneen bolumena ere, beltz grafitoan markoztatuta. ULMA logoak ere protagonismo handiagoa hartu beharko zuen. 

Garapen berrian nabarmentzeko moduko beste alderdi bat izan da errezel hormaren gainean jarritako azal bikoitza, hego-mendebaldera ematen duen eraikinaren alde hau eguzkiaren irradiazioetatik babesteko. Sareta bat jarri da, zeina fatxada guztiaren sormen elementu eta protagonista bihurtu baita, argia iragazten laguntzeko eta fatxadari estetika oso abangoardista emateko. 

Aurretik esan den moduan, Fatxada Aireztatuaren egitura primarioa mantendu da, eta inguratzaile termikoa hobetu, isolatzaile termiko gehigarria jarriz, zeinarekin energi aurrezpen garrantzitsua eta konforta nabarmen handitzea lortzen baita.

Aukeratutako testurak ondoko biak izan dira: “paper” testura, kolore argian eta kotoi organikoa simulatuz; eta “lixa” testura (beltz ikatza) gune nagusirako.  Saretaren diseinua bat dator paper testurarekin, gaueko argiekin nabarmentzen den banbu saila irudikatuta. Azkenik, azpimarratzekoa da eraberritze lana 2 hilabetetan egin dela eta esklusiboki eraikinaren kanpoaldetik lan eginda.  Gure Youtube kanalean ikus dezakezue fatxada aldaketaren aurretik eta ondoren erakusten duen bideoa.

Jarraian dituzue aldaketak eragin dituen zenbait iritzi:

ULMA Architectural Solutionseko bazkideen iritzia:

Egin beharreko aldaketa zen, eta gure 25. urteurrena baliatu dugu hori gauzatzeko.  Itxura aldaketa estetikoa bada ere, neurri berean da gure enpresa hasiera-hasieratik jarraitzen ari den etengabeko bilakaeraren isla leiala. Eta, hori, hein batean, Ulma Architectural Solutions osatzen dugun pertsonon ahalegin eta inplikazioaren emaitza da. Itxura aldaketa, era berean, aire freskoaren seinale garbia eta baikortasun eta ilusioaren mezua da partekatzen dugun proiektuari dagokionez.  Unai Arregi: ULMA ASko lehendakaria

Gure fatxada berria soila eta deigarria da, eta ukitu berritzailea dauka. Hori bai, ez diogu meriturik kendu nahi, inondik inora, SPE lerroan fabrikatu genuen eta azken 15 urte  hauetan fabrikatzen aritu garen jatorrizko fatxadari.
  Nire uste apalean, gu geu baikara fabrikatzaileak, bageneukan gure materialak eta gure sistemak eskaintzen dituen aukerak gehiago erakustea.  Baina, azken finean, look aldaketa ona da proiektu hau errealitate bihurtu duten pertsona guztiek egindako lan onari esker.  Zorionak!!  Alfonso Cueva: ULMA ASko Fabrikazio arduraduna

Bai, bagenuen gehiago arriskatzea, kolore gehiagorekin, ausardia handiagorekin… baina uste dut hori egin izan bagenu fatxadaren gaurkotasuna askoz iragankorragoa izango zela.
Ezin dugu ahaztu industria enpresa bat garela, eta sorkuntzaren soiltasunaren eta ausardiaren arteko oreka justua aurkitu behar dugula gure ahalmenak erakusteko. Bisitariak aurkitzen duen Taldeko lehen enpresa denez gero, garbi daukat transmititzen dugun irudia maila gorenekoa dela.  Irene Moreno. Komunikazioko arduraduna. ULMA AS



 

 

Ingurukoen iritzia:

1. Funtsezko hobekuntza irudi mailan.
2. Ondo asmatua, markaren babes gunea aintzat hartu delako eta espazio eta tamaina handia eskaini zaiolako.
3. Soila da fatxadaren tonuan eta dotorea leihoen beltz kolorearekiko kontrastean.
4. Agian eta erreferentziako fatxada gisa, gehiago arriskatu izango nuke plakaren diseinuan, nahiz eta ez jakin zehazki zein izan zen analisiaren abiapuntua eta zer aukera dauden. Carlos Sarabia. Marka koordinatzailea

Asko gustatu zait fatxada  berriak duen paper zimurtuaren erliebea.
 Saretak pixka bat hausten du lerro orokorra, eta ukitu modernoagoa ematen dio. Gustatzen zait fatxadaren goiko ertzarekin lerrokatzea, logoaren gainetik. Fatxada iluneko gune asko gehitu izana ere gustatzen zait, leiho itzelak dituela ematen du eta.  Joseba Alberdi. ULMA Packaging

Fatxada berriak modernitatea, dotoretasuna, garbitasuna eta berrikuntza islatzen du, eta ukitu artistikoa ematen dio, eta ULMA markarekin lotura duen eta ULMA markari on egiten dion irudi  bat ere bada, nire ustez.
Adibidearekin predikatzeko modu polita.  Nerea Zallo. ULMA Construcción

Fatxadaren irudiaren hobekuntza nabarmena da.
Niri neuri asko gustatzen zait nola geratu den, dotoretasuna eta soiltasuna konbinatzen ditu, eta erakusleiho sendoa da ULMA Architecturalentzat eta aurkezpen gutun bat Oñatitik edota gainerako ULMA kooperatibetatik datozenentzat.  Edurne Unzueta. ULMA Handling Systems.

Arkitektoen iritzia:

ULMA Architectural Solutions lantegiaren fatxada berriak erakusten du ULMA produktu sortatik koloreak, formatuak eta testurak egoki aukeratzeak  proiektu arkitektoniko baten bi alderdi nagusiak ziurtatzen dituela: Dotoretasunaren soiltasuna eta soiltasunaren dotoretasuna. Testuren moldakortasunak eta sareten aukerak ingurumeneko eta diseinuko hainbat betekizuni material berberarekin erantzutea ahalbidetzen dute,  eguzki erradiazioaren murrizketa beharren arabera egokituta. Jose Aguilar, agvar- Aguilar y Varona Arquitectos arkitekturako estudioko arkitektoa.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu