Nola ziurtatu ULMA fatxada aireztatu baten muntaketaren kalitatea
Fatxada aireztatuak eraikuntza irtenbiderik onenetakotzat jotzen dira isolamendu termiko eta akustiko ezin hobea lortzeko. ULMA fatxada aireztatuekin, Stoneozko panelekin eginda baitaude, are balio erantsi handiagoa lortzen da: iraunkortasuna handitzea edo inpaktuekiko eta korrosioarekiko erresistentzia handiagoa, beste onura batzuen artean. Baina abantaila horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, muntaketa ezin hobeto egin behar da.
Arkitekto, sustatzaile edo proiektugile gisa gure fatxadak instalatzeko prozesuan kalitate maila egokia bermatzeko zer egin behar duzun azalduko dizugu.
ULMA fatxada aireztatu bat kalitaterik handienarekin instalatzeko ezinbestez jakin beharrekoak
Instalazioak egiteko dugun eskuliburuan zehazten den muntaketa prozesuari zorrotz jarraitzea da gure produktuen kalitatea eta iraunkortasuna bermatzeko lehenengo baldintza eta garrantzitsuena. Horretarako funtsezkoa da gomendio hauei jarraitzea:
- Fatxada muntatzen duten langileek ULMAren prestakuntza espezifikoa jaso behar izan dute, eta dagokion homologazioa eduki.
- Halaber, beharrezkoa da horrelako fatxadak muntatzen espezializatutako teknikari batek beharrezkoak diren egiaztapen bisitak egitea muntaketaren fase guztietan. Bisita horien helburua da aldez aurretik zehaztutako muntaketa parametroak errespetatzen ari direla egiaztatzea eta ziurtatzea, bai eta egon daitezkeen akatsak zuzentzea ere.
- Ainguraketa egokiak aukeratzea eta behar bezala instalatzea.
Ainguraketak funtsezkoak dira fatxada aireztatu baten egituran; izan ere, horiek modu desegokian aukeratuz gero edo gaizki instalatuz gero, fatxadaren iraunkortasuna eta eraginkortasuna murriztu daitezke, eta segurtasun arazoak ere sor daitezke.
Ainguraketen garrantzia fatxada aireztatuak muntatzean
Obra hasi aurreko fasean, ULMA fatxada aireztatuak instalatzeko protokoloek euskarri hormen gainean ainguraketak ateratzeko saiakuntza bat egitea eskatzen dute, ETAG 020-B arauaren gomendioei jarraituz.
Halaber, arau horren gomendioei jarraitzen diegu panelen finkaleku izango diren ainguraketen mota eta geometria aukeratzeko, kontuan hartuta oinarriko horman erabilitako materialen ezaugarriak, bai adreiluaren fabrikazioan erabilitakoak, bai erabilitako hormigoi mota.
ULMAn, muntaketaren hasieratik erabiltzen dugu beti oinarriko horma mota bakoitzerako ainguraketa mota bera, dagozkion saiakuntzak egin ondoren, erresistentzian eta segurtasunean espero diren emaitzak eskaintzen dituela egiaztatu ondoren.
Fatxada aireztatu bat muntatzean gaizki egin ohi diren lanak
Fatxada aireztatuak instalatzean modu desegokian eta gaizki egiten diren lanik ohikoenak instalaziorako eskuliburuko jarraibideak zorrotz ez betetzearekin lotuta egon ohi dira. Zehazki, hauek dira ohiko akatsak:
- Muntaketarako eskuliburuak markatutako puntu finko eta kolisoetan torlojutzea ez errespetatzea.
- Profil sekundarioak muntagen gainean torlojutzean baten bat torlojutu gabe uztea
- Ur hustubideetarako eskuliburuak markatutako zulo guztiak ez egitea profil sekundarioetan.
- Izkinako plaketan eta fatxadako baoen ondoan blokeoak jarri gabe utzi ohi dira.
Gorabehera horiek eraginkortasuna ken diezaiokete instalazioari, eta, horregatik, ULMAn muntaketaren jarraipen estua egiten dugu beti, fase bakoitzeko puntu espezifiko guzti-guztiak aztertuz.
Muntaketa modu ezin hobean eginda ia ez dago batere arriskurik plakak erortzeko
Fatxada aireztatuen egitura batean plakak askatzea ez da komeni, pertsonen osotasunari dakarzkion arriskuengatik eta eragin ditzakeen kalte materialengatik.
Gainera, era horretako arazo bat konpontzea konplexua eta garestia da: azterketa bat egin behar da erorketaren arrazoi zehatza jakiteko, kaltetutako panelaren edo panelen neurriak lortzea, eta berriak egitea eta instalatzea. Horretarako, makina jasotzaile artikulatu handiak erabili behar dira, edo lan bertikaletarako ekipo egokiak.
Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan hemen.
Erorketa horiek saihesteko, eraginkorrena da abian diren obren muntaketaren etengabeko kontrola egitea eta instalazioaz arduratzen diren langileei kalitatezko prestakuntza jarraitua ematea.
ULMAn eraikuntza irtenbide osoen eta integralen aldeko apustua egiten dugu; prozesu osoa, hau da, proiektuaren azterketatik muntaketaren kontrolera eta jarraipenera arteko prozesua barruan hartzen duten irtenbideen alde egiten dugu. Horrela, gure produktuak eraginkorrak, efizienteak, iraunkorrak eta seguruak izan daitezela ziurtatzen dugu, gorabeherak egotea eta ondoren erreforma garestiak egin behar izatea saihesteko.