Mafalda Riveirorekin hitz egin dugu. APANID zentro okupazionala egin duen arkitektoa da

Berarekin elkarlanean aritu gara Getafeko APANID eraikina egiten. Adimen urritasuna duten pertsonak laneratzeko ahaleginean diharduen Zentro Okupazional bat da eraikina, 330 erabiltzailerentzat
Mafalda Riveirorekin hitz egin dugu. APANID zentro okupazionala egin duen arkitektoa da

Oraingo honetan, MAFALDA RIVEIRO ARQUITECTOS estudioko Mafalda Riveirorekin hitz egin dugu. MAFALDA RIVEIRO ARQUITECTOS estudioa 2.000. urtean sortu zen, 1946an Pedro Riveirok, Mafaldaren aitonak, sortu zuen RIVERIRO ARQUITECTOS estudioaren hedapen gisa. Mafalda nazioarteko doktorea da arkitekturan, eta esperientzia moduan 33.000 m2 baino gehiago eraikiak ditu berak bakarrik.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, irakurri hemen.

Hauxe kontatu digu:

Bere filosofia:

Inguruneak pertsonen bizitzari eragiten diola uste dugu, eta horregatik oso serio hartzen dugu gure lanbidea. Egiten dugunarekiko grina handia sentitzen dugu, eta sentimendu horrek eramaten gaitu proiektu bakoitzari kontu handiz, zehaztasunez eta zorrotz aurre egitera eta emaitzetan bikaintasuna bilatzera.

Uste dugu ingurumen kontzientziatik diseinatzea dagokigula, eta bertako materialen erabilera proposatzea, erabilgarri dauden baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eraikuntza irtenbide iraunkorrak sortzeko, eta energetikoki efizienteak izateko.

Prestazio energetiko handiko fatxada bat erabili nahi genuen, eta fatxadak, aldi berean, estetika biribila izatea, neurri handiko piezekin.

1. Zein zen zuen helburua proiektu honi ekiterakoan? Nola garatu zenuten? 

Prestazio energetiko handiko fatxada bat erabili nahi genuen, eta fatxadak, aldi berean, estetika biribila izatea, neurri handiko piezekin. Kolore anitzeko materialak ere bilatzen genituen, akabera hori izango zuten bi eraikinak kromatikoki bereizi nahi genituen eta. Gainera, fatxadetan eta markoetan material bakarra erabili nahi genuen.

2. Ba al du konplexutasun arkitektonikorik proiektuak?

Proiektuak hiru altuerako eremu bat du erdian (bertan polimero hormigoi zurizko fatxada erabiltzen da), eta bertan altuera bateko lau modulu txertatzen dira, fatxadak eta estalkiak zinkezkoak dituztenak. Fatxadako bi material horiek estetikoki eta eraikuntza aldetik elkartzeko irtenbidea (hezetasunak ekiditeko, etab.) konplexua izan zen, eta kasu zehatz bakoitzerako eraikuntza xehetasuna diseinatu behar izan zen.

Erdiko eremuak askotariko erabilerak dituenez, fatxadek dimentsio desberdineko baoak dituzte, 1,5 m2-tik 31m2-ra bitartekoak. Horregatik, fatxaden modulazioaren azterketa oso zehatza egin behar izan zen, baoekin koherenteak izan zitezen.

3. Gure materialarekin lan egin ondoren, zer iritzi duzue materialari buruz?

Asko gustatzen zaigu emaitza, zentzu guztietan; aurretik fatxada aireztatuko beste akabera batzuekin lan egin dugu, eta, horiekin alderatuta, Stoneozko piezak egonkorragoak dira dimentsionalki, eta lautasun handiagokoak, eta horri esker akabera askoz garbiagoa eta politagoa da.

Stoneozko piezak egonkorragoak dira dimentsionalki, eta lautasun handiagokoak, eta horri esker akabera askoz garbiagoa eta politagoa da.

Oso pozik gaude, halaber, fatxadak muntatzeko denborarekin eta prozesuarekin berarekin; izan ere, fatxadak planoan ondo definitu ondoren, eraikuntza arazorik gabe egin zen. Hori oso garrantzitsua da guretzat.

4. Pozik al zaudete obraren azken akaberarekin? Eta ULMAk eskaintzen duen lankidetzarekin eta Irtenbide Integralarekin (prozesu osoan laguntzea)?

Oso pozik, emaitza da zehatz-mehatz bilatzen genuena. Eta bai, funtsezkoa iruditu zaigu proiektu fasean egindako fatxaden modulazio prozesua, bai eta eraikitze fasean izandako laguntza teknikoa ere.

5. Fatxada Aireztatuaren sistemaz gain (eraikinaren portaera termikoa nabarmen hobetzen duena) jasangarritasunari laguntzen dioten beste elementu batzuk sartzen dituzue?

Bai, esaterako, eguzkitik babesteko neurri bereiziak erabiltzen ditugu fatxaden orientazio bakoitzerako, oso transmitantzia termiko eta eguzki faktore baxuko beirak, zubi termikoaren haustura duten arotzeriak, beroa berreskuratzen duten instalazio oso eraginkorrak, presentzia detektatzeko sistemak, eta isolamendu termikoen gaindimentsionamendua. 

Eraikuntza iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu %100ean, eta gure proiektu guztietan ahalik eta ziurtapen energetikorik handiena lortu nahi dugu.

6. Zer garrantzi ematen diozue eraikuntza iraunkorra izateari zuen proiektuetan? 

Erabatekoa, eraikuntza iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu %100ean, eta gure proiektu guztietan ahalik eta ziurtapen energetikorik handiena lortu nahi dugu. Kasu honetan bezala, eraikinak A klaseko kalifikazio energetikoa du-eta.

7. Proiektu bat garatzen eta definitzen ari zarenean, zer behar duzu nagusiki?

Bezeroaren behar zehatzei eraginkortasunez erantzutea. Baina, gainera, proposamenean balioa emanez, alde batera utzi gabe eraikuntzak hirigintzan, baliabide energetikoen kudeaketan, estetikan eta abarretan izango duen eragina.

8. Eta zein dira zure arazorik handienak proiektatzeko orduan?

Arazorik handienak proiektu arkitektonikoaren konplexutasunaren ondorio dira; izan ere, beharrizan espezifiko batzuk betetzeaz gain, beharrezkoa da kokapen bakoitzerako espezifikoak diren eskakizun tekniko eta arauzko eskakizun ugari betetzea. Egia esan, neurrira egindako enkargu bat da, eta materialak, eraikitze soluzioak, egitura soluzioak, akaberak, argiztapena, etab. ikertzeko prozesu luze bat eskatzen du, baina zoragarria ere bada.

Zuk ere proiektu bat baldin baduzu eta gurekin elkarlanean jardun nahi baduzu, idatzi iezaguzu.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu