METEORA: ULMAk fatxadetarako duen Stoneo PUREren testura berria

METEORA: HARRITIK JAIOA
Denboraren joanari eta grabitateari desafio egiten dieten arroka naturaletan inspiratuta, METEORA Stoneoko PURE gamaren testura berria da. Akabera zimur, heterogeneo eta erabat matea du, eta akabera horrekin harriak bere egoerarik puruenean duen itxuraren benetakotasuna birsortzen du, fatxada aireztatuen diseinuan aparteko naturaltasuna eskainita.
Izaera duen testura
METEORArekin gure PURE gama handitu dugu, harriaren edertasun naturala islatzen duen testura sortari beste bat gehituta. Testura horretan, askotariko akaberak eta tonalitateak daude, estilo arkitektoniko desberdinetara egokitzen uzten dutenak.
METEORA honengatik nabarmentzen da:
- Erabateko naturaltasunagatik; ez du distirarik, eta bere akabera matea jatorrizko harriarekin leiala da.
- Aparteko izaeragatik: bere testura zimur eta heterogeneoak efektu organiko eta errealista ematen dio.
- Tonuen aldakortasunagatik: kolore gama zabal batean eskuragarri, tonu argiak eta hondar tonuak, baita gris sakon eta ilunak ere.
Eskatu zure METEORA lagina hemen.
Estetika eta erresistentzia uztartzen dituen soluzioa
Osaeran erabilitako agregakinen %92 baino gehiago naturalak dira, eta horrek, akabera estetiko aparta izatea ez ezik, jasangarria eta iraunkorra izatea ere bermatzen du. Stoneo, gainera, pororik gabeko materiala da, eta ia ez du batere urik xurgatzen (%0,1); horrek egiten du oso erresistentea izatea aldaketa atmosferikoekiko, hala nola desizoztearekiko, euriarekiko edo haizearekiko.
METEORA lanean
METEORA instalatu dugu dagoeneko birgaitze proiektu batean Bartzelonan (Katalunia – Espainia). Alboko eraikinekiko integrazioak testura berri honen inpaktu bisuala eta benetakotasuna erakusten du.