Teknologian eta berrikuntzan elkarlanean aritzea
Negozio gisa ditugun helburuetako bat da merkatuko premiei erantzungo dieten produktu berriak garatzea eta bezeroei beren eguneroko lana errazago egiten laguntzeko moduak ikertzen jarraitzea.
Horren adibidea da eraikuntzan BIM datu ereduari ematen diogun erabilera.
Helburu horiek lortzeko, funtsezkoa da fatxada aireztatuetarako dugun departamentu teknikoaren lana. Bere denboraren zati handi bat horretan ematen dute.
Horrek dirua inbertitzea ere eskatzen du, eta, laguntza gisa, aukera eman digute enpresako I+G alorreko garapen eremutarako laguntza programa batean parte hartzeko. Eusko Jaurlaritzari eskerrak ematen dizkiogu emandako babesagatik, HAZITEK programaren bitartez gure enpresei lehiakorragoak izaten laguntzen dielako.
Denon lanari esker, fatxadak BIMen konfiguratzeko geure gailua garatu dugu. Proiektu handi hori egin dugunez geroztik, BIM formatuko edozein proiektutan landu daitezke fatxada aireztatuetan ditugun produktuak.
Aurrerapen garrantzitsua da, izan ere, lizitazio publikoetarako, adibidez, obra BIMen garatu behar da derrigor.