ULMA Fatxada Aireztuetarako testura berrien garapenen lehiaketa
Gure creaktive gamak aukera ugari eskaintzen ditu arkitektoentzat, imajinatu daitekeen edozein testura errealitate bihurtu baitaiteke berarekin. Testura berezi bat sortzeko asmoarekin, lehiaketa bat abian jarri dugu. Lehiaketan, Nafarroako Unibertsitatean Arkitekturako 2. ikasmaila egiten ari diren ikasleek irudimena libre utziko dute eta testura berriak sortuko dituzte. Testuinguru horretan, ikasleek Oñatin ditugun instalazioak bisitatu zituzten lehiaketaren premisak lehen eskutik ezagutzeko.
LEHIAKETAREN PREMISAK:
Testura berria diseinatzeko kontuan hartu behar izan dute “diseinu jarraitua izan behar dela, errepikakortasuna ahalbidetzeko modukoa eta maila teknikoan eta estetikoan bideragarria.”
“Helburua da Must testura bat lortzea ULMAren katalogorako; testura moldakorra, oinarri gisa erabili ahal izateko”.
SORMENAK SARIA DAUKA
Lehiaketak bi sari edukiko ditu:
Lehen saria 1.000€-ko beka bat izango da. 2019-20 ikasturtearen matrikulan gauzatuko da beka hori. Epaimahaia Unibertsitateko zein ULMAko arduradunek osatuko dute, eta erabakiko dute zer testura egokitzen den hoberen premisetara.
Horrez gain, publikoak emandako saria edukiko dugu. Galdetegi honetan aukeratu dezakezu 5 testura finalisten artean. Bozkatzeko epea abenduaren 4tik 18ra bitartean izango da.
Abenduaren 20an jakinaraziko da irabazlea.