Zer da harriaren bilakaera?

Eraikinen inguratzaileak irauten duten elementuak dira. Egileen aurkezpen gutuna eta nortasuna ematen diotenak dira.
Zer da harriaren bilakaera?

Zer da harriaren bilakaera?

Proiektugileek denbora ematen dute material ideala definitzen, jatorrizko ideiaren eta ingurunearen arabera.

Le Corbusier ospetsuak zioen bezala:

Arkitektura, argia eta formaren elkartzea da.”

Fatxaden lerroetan arkitektura sortzen da, eta, era berean, eraikinaren azala sortzen da. Azal horren ezaugarriek zehaztuko dute argiaren eta formaren elkartze hori. Azal horren izaera kontatzera gatozkizu.

ULMAn, fatxada aireztatuen estaldura berri bat dugu. Azal naturala, iraunkorra eta abangoardista, harriaren eboluzioa irudikatzen duen inguratzailea.

Aurkezten dizugu....... STONEO

Aurreko gamaren aldean eboluzionatu eta hobetutako produktua da, eta izenak harreman estua du, logika koherentea, bi kontzepturen arteko lotura izanik:

Stone + Neo = Harria + Berria

Kanpoko eta barruko estalduraren produktu berri bat da, harriaren sentsazio nobleak transmititzea lortzen duena, harriaren deribatu bat baita. Harriak ematen dituen karaktere, tonalitate eta testura naturalak dituen plaka da. Bere edertasuna eta erresistentzia partekatzeaz gain, bere noblezia eta esklusibotasuna ere transmititzen ditu.

Azal naturala, iraunkorra eta abangoardista, harriaren eboluzioa irudikatzen duen inguratzailea.

JASANGARRITASUNAREKIN KONPROMETITUTA

Agregakin naturalez osatuta dago gehienbat, eta produktu jasangarria lortzen dugu, kontrol eta kalitate protokolo zorrotzak betetzen dituena.

Ingurumenarekin lerrokatuta gaude, material naturalen eta birziklagarrien aldeko apustua egiten baitugu. Gainera, ingurumena errespetatuz lan egiten duten hornitzaileen aukeraketa zorrotza egiten dugu, eta tokiko enpresa laguntzaileak aukeratzen ditugu, emisioak murrizten laguntzeko.

IRAUNKORTASUNA

Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa gure materialen iraunkortasunarekin ere lotuta dago.

Produktu bat zenbat eta iraunkorragoa izan, orduan eta jasangarriagoa izango da, baliabide gutxiago erabiliko baitira produktu berri bat sortzeko.

Iraunkortasuna, gainera, kalitatearen sinonimoa da. Horrela, eraikuntza jasangarria sustatzen dugu.

Bai, xehetasunak zaintzen dituzten enpresa horietakoak gara, munduan duten eragina egunetik egunera hobetzen saiatzen direnak.

STONEO: SUAREKIKO ETA ALDAKETA ATMOSFERIKOEKIKO ERRESISTENTEA DEN MATERIALA

Gure eraikinetan daudenen segurtasuna funtsezkoa da. Eta suarekiko erresistentziari lagunduko dion fatxada estaldura izatea kontuan hartu beharreko funtsezko puntua da.

Gure materialaren abantaila berrietako bat errekortasunik eza da. En 13501-2 eta EN 13501-1 arauen araberako suarekiko erresistentzia eta erreakzioaren emaitza hau da: A2-s1, d0.

Gainera, material ez porotsua da, ia ez du ur xurgapenik, eta horrek erabateko estankotasuna bermatzen du, bai eta atmosfera aldaketen aurrean portaera bikaina ere.

Segurtasun berme guztiak dituen produktu baten alde egiten du.

INGURUNEAN INTEGRATZEN DEN EDERTASUN NATURALA

Hainbat aukera aurkituko dituzu, besteak beste:

Gama nobleena, harrizkoena, PURE da. Bertan, akabera eta tonalitate organikoenak biltzen dira. Horrek eraikinak ingurune naturaletan integratzea erraztu egiten du. Tonuak gama argi, krema eta hareetatik hasi eta tonu gris eta ilunetaraino doaz. PURE denborak landutako harriaren berezko itxura da.

PURE denborak landutako harriaren berezko itxura da.

LOOK gama dinamikoena da. Horren bidez, fatxada biziak eta organikoak sortzea lortzen da, proiektatzen dituen argi itzalei esker. Fatxadak aldatu egiten dira eta bizia hartzen dute eguzkiaren posizioarekin eta urtaroekin. Amaierarik gabeko efektu dinamikoak eta kolore ñabardurak dituzten proposamenak. 

Baina bilatzen dena sormen askatasuna bada, STONEOren moldakortasunak bere gainazala pertsonalizatzea errazten du, arkitektoaren gogamenean bolo bolo dabiltzan testurak sortuz, bere inspiraziotik sortuak. Inspirazio hori ART gama da.

STONEOk, eraikinen azalari ukitu natural, garaikide eta kosmopolita ematen dio.

Material jasangarria eta kalitate handikoa, ez bakarrik erresistentzia eta iraunkortasunagatik, baita edertasunagatik ere.

Stoneo, harriaren bilakaera

Naturala - Jasangarria - Ez erregaia - Ez porotsua - Iraunkorra - Erresistentea – Ederra

Aukeratu azal bat zure eraikinerako, naturala, jasangarria eta abangoardista.

Deskargatu katalogoa hemen

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu