Sormenez betetako ART fatxada aireztatu modernoak

Zure proiekturako zerbait desberdina bilatzen ari zara? Sormenezko fatxada desberdin bat nahi duzu?

Koloreek eta testurek eskaintzen dituzten aukerak ikertzen ditugu egunero, arkitektoen eskura jartzeko sormenezko azal pertsonalizatuak, gure materialaren, STONEOaren moldakortasunari esker lortzen ditugunak.

Gure ingeniaritza teknologia egokiarekin uztartzen dugu, gure bezeroen proposamen artistikoetara ondoen egokitzen diren soluzioak lortzeko.

Ikusi pertsonalizateko aukerak bideo honetan.

Gure aukerak definitzeko modurik honena proiektu zehatzak erakustea da, ULMAren eta proiektuen egileen arteko elkarlanari esker lortzen den pertsonalizazio maila altua agerian uzteko.

Irudiaren eta Soinuaren Museoaren proiektua, Brasil

Mosaiko ikusgarria efektu zinetikoarekin

New Yorkeko Diller Scofidio + Renfro arkitektura enpresak diseinatu zuen, Elizabeth Diller eta Ricardo Scofidio arkitektoek, hain zuzen, eta Rio de Janeiroko Indio da Costa, Arkitektura, Hirigintza, Diseinua eta Garraioa enpresak garatu zuen.

Informazio gehiago

FAZER proiektua

3 dimentsiotako testura berritzailea Finlandiarako

FAZER, Finlandiako elikadura enpresa garrantzitsuenetako batek ULMAren fatxada aireztatuaren soluzioak erabili ditu haren fabriketako baten eraikinak birgaitzeko. ULMAren sail teknikoarekin elkarlanean, proiektu honetarako testura paregabe eta esklusibo bat garatu da, markaren produktu ospetsuenetariko baten hiruki-formetan oinarritzen dena.

Informazio gehiago

First slide

ALQUERÍA proiektua, plaka zulatuak

Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko fusioa

ULMAren STONEO materialak eta ART gamak eskaintzen dituzten pertsonalizateko aukerei esker, sormenez betetako diseinu aitzindari bat garatu ahal izan da.

Informazio gehiago

ESSENTIAL COMPOSITIONS proiektua

Metamorfosi ikusgarria, askotariko formatuak erabiliz

Essential Compositions enpresarik garrantzitsuenetako bat da lurrinen fabrikazioaren sektorean. Ikerketa eta berrikuntza dira enpresaren bi zutabe nagusiak. Diseinuaren proiektu guztiak balio gehigarri bat eskaintzen du, enpresaren ikuspegi garaikide bat ematen duelako. Fatxadarako, ULMAk Stoneozko fatxada aireztatu bat aukeratu zuen, proiektu honetarako esklusiboki diseinatu ziren bolumen batzuk sortzen dituena.

Informazio gehiago

First slide
First slide

GRAN VÍA proiektua

Eraikin klasiko bat birgaitzea, jatorrizko estetika mantenduta

Arkitektoak soluzio moderno bat nahi zuen, kanpoaldean kalitate altuko isolamendua txertatuko zuena, eraikinaren aurreko estetika mantenduz. ULMA fatxada aireztatuarekin, nahi zen akabera lortu zuen, junturak disimulatuta.

Informazio gehiago

OLERDOLA proiektua

Mahatsondoaren hostoa irudikatzen duten plakak, ART fatxadetarako

Alt Penedés eskualdean, mahasti artean kokatutako ikastetxea. ULMA Architectural Solutions enpresak proiekturako hautatutako taldeak, Gustau Gili arkitektoarekin batera, kolore eta testura pertsonalizatua duen plaka bat garatu zuen. Kolorea. Mahastiaren antzeko tonalitatea lortzeko, mahatsondoen hostoak bildu ziren, eta fabrikara bidali, kolore zehatza lortzeko.

Informazio gehiago

First slide

AZAL proiektua

Arraien ezkaten formako plaka pertsonalizatuak

Honako hau zen erronka: haurtzaindegi baten eraikinak heskai bat irudikatzea zeruertzean, naturaren tankerako irudi bat sortzeko. Hala, entsegu eta froga desberdinak egin ondoren, plakaren behin betiko diseinua egin zen eta fatxada aireztatuaren sistema berritzaile bat garatu zen.

Informazio gehiago