Ba al zenekien etxebizitza bat birgaitzen denean bere balioa %25 arte handitzen dela?
Etxebizitzen eraikin bat birgaitzea ez da beti erraza izaten.
Kontuan hartu behar dira pertsona askoren iritziak, ideiak eta kezkak. Eta bizilagunen komunitateak fatxada birgaitzeko erabakia hartu ondoren, proiektugileak dauka erantzukizuna.
Helburua beti izaten da obra ahalik eta ondoen eta arazorik gabe joatea. Baina ez da beti horrela izaten, eta batzuetan utopia dirudien hori egia bihur dadin, garrantzitsua da lankide on bat izatea.
Iñaki Tanco arkitektoak, TCGA Arquitectos enpresakoak, hau azpimarratu du gure lankidetzari buruz: Asko baloratzen dugu inplikatutako enpresako pertsona guztiek, komertzialak, erabakiak hartzen laguntzen ari diren teknikariak eta muntatzaileak beraiek ere duten jarrera ona eta ezagutza.
Berarekin, Iruñeko eraikin honen fatxada zaharberritu dugu; forma bereziak eta neurri handiak dituen fatxada bat da.
Hurrengo puntuetan, proiektugileari birgaitze lan batean laguntzeko egiten dugun guztia azalduko dizugu.
1. Egitura espezifikoko kalkuluak. Egokitasun Teknikoaren Dokumentuaz haratago.
Ziur gaude arduratzen zaituela proiektatzen duzun eraikina iraunkorra eta segurua izateak.
Horrela izaten laguntzeko, ULMAren proiektu guztietan –eta proiektu hau horren adibide bat da– lantalde teknikoak sostengu egituraren kalkulua egiten du, fatxadaren beharrak aztertuz eta dagoen eremura egokituz.
Nola?
Adreiluaren erresistentzia aztertzen da in-situ erauzketa saiakuntzekin, sostengu hormaren ezaugarritzeko, eta eremu horretako haize kargaren kalkulua kontuan hartzen da. Informazio horrekin guztiarekin, proiektu bakoitzerako ainguraketa eta sistema optimoa kalkulatzen da, ULMAren departamentu teknikoaren babesarekin.
Proiektura egokitutako azterlan bakar eta espezializatu honen emaitzak bete behar dituzte sistemako elementu guztiek.
ETDaz haratago goaz, konponbiderik onena eskaintzea axola zaigu eta.
2. Zatiketaren modulazioa, dagoen eraikinarekiko erabateko egokitzapena.
Proiektu bakoitza aztertzen dugu, plakak eraikinaren bolumenetara %100ean egokitzeko.
Kasu honetan, balkoietako irtenguneak ere Stoneoz konpondu dira, eta azterketa fasetik kalkulatu dira fatxadaren neurriak eta elkarguneak.
Hori guztia proiektuaren diseinutik bertatik kontuan hartzea lagungarria da plaken neurriak egokiak izan daitezen, eta, horrela, obran jartzea errazten da.
3.Hobekuntza estetikoa. Akabera moderno eta dotoreak.
Eraberritutako etxebizitzen eraikin honetan, paper testura zuria eta lur testura beltza konbinatu dira. Lehenengoa balkoien aurrealdeetarako erabiliz eta bigarrena fatxadaren gainerako zatietarako. Horrela, material bera erabili da fatxada osoa estaltzeko, baina materialari akabera ezberdinak emanez.
Estalkiaren egitura osagarri bat ere diseinatu da, eraikinaren goialdea edertzeko eta, horrekin, erreten ezkutua estaltzeko.
Testura, kolore eta instalazio sistema desberdinen konbinazioak emaitza ikusgarriak sortzen ditu. Eraikinaren egungo itxura ikusi besterik ez dago.
4. Sistema integrala. Koordinazioa eta eraginkortasuna.
Prozesu osoan presente gaude. Gure profil sistema propioa dugu, eta panel arkitektonikoaren fabrikatzaileak gara. Gainera, instalatzaile propioak ditugu, eta hori abantaila handia da obraren ekoizpenaren kudeaketarako.
Kasu honetan, ULMAren plangintza eta antolaketa zorrotzari esker, prozesu osoa urtebete baino gutxiagoan gauzatu da, eta hainbat fasetan hornitu eta instalatu diren 3.000 m2 baino gehiagori buruz ari gara. Inplikatutako lantalde guztien koordinazioa funtsezkoa izan da.
Fabrikatzaileak garenez eta muntatzaileen ekipo propioak ditugunez, beharrezko lankidetza hori errazagoa eta zuzenagoa da.
Idatz iezaguzu eta zure birgaitze proiektuan lagunduko dizugu.
5. Etxebizitzaren balioa handitzen da eta erosotasuna irabazten da. Onurak azken erabiltzailearentzat.
Birgaitze hori ULMA fatxada aireztatuaren sistemarekin egin da. Horri esker, lehen unetik etxe barruko erosotasuna handitzeaz gain, eraikinaren balioa handitu egin da.
Bai, inbertsio hau batzuetan kostatzen den zerbait da, inori ez baitzaigu gustatzen gure poltsikoa ukitzea; baina garrantzitsua da jakitea etxebizitzaren balioa %25 arte handitu daitekeela, lehen kalitateko materialak dituelako eta kanpoko itxura berritua duelako.