Célere Magòria, Bartzelonan dauden A kategoria energetikodun 175 etxebizitza fatxada aireztatuarekin.

Célere Magòria, Bartzelonan dauden A kategoria energetikodun 175 etxebizitza fatxada aireztatuarekin.

Efizientzia energetikoari dagokionez, bizitegiak A sailkapen energetikoa dauka, hau da, gutxi gorabehera %87 aurrezten du energian eta dirutan ere asko aurrezten du, baldin eta F sailkapen energetikoa duen etxebizitza bat erreferentziatzat hartzen bada.

Azken hamarkadan konde hirian egin den hirigintza operaziorik garrantzitsuentzat jo da bizitegien proiektu hau.

Vía Célereren TERESA MARZO PELIGERO proiektuaren egileekin eta Batlle i Roig Arquitectura estudioarekin hitz egin dugu, eta hau esan ziguten proiektuarekin bilatzen zuten helburuaz eta beren proiektuetan Iraunkortasunak duen garrantziaz:

 Gure helburua zen fatxada sendo eta dotorea lortzea, portaera termiko eta akustiko onarekin. Horregatik, bi pieza dituen fatxada aireztatu bat aukeratu genuen. Pieza bat laua da eta forjatu guneetan zerrenda batzuk sortzen ditu, eta bestea ildaskatua da eta haien eta zuloak eta terrazak dituzten zatien artean sortzen diren zerrendetatik  igarotzen da.

Oso pozik gaude bukaerako akaberarekin, fatxadak aldi berean dotoreak eta errazak baitira, eta hori zen, hain zuzen ere, bilatzen ari ginena. ULMA Architectural Solutionsen soluzio integralaren laguntza erabat baliagarria izan da zuinketen, elkarguneen eta erremateen xehetasun teknikoak ebazteko, eta hori ezinbestekoa da emaitza ezin hobea lortzeko.

Sistemaren prestazio termikoak eta akustikoak, tonu eta testuren aniztasuna, instalazioaren azkartasuna eta ekipo teknikoarekiko lankidetza funtsezkoak izan dira proiektuaren arrakastarako.

 

IRAUNKORTASUNA

Higiezinen sektoreak eragin handia dauka ingurumenean:  maila globalean munduko energiaren %32 kontsumitzen du eta eguratsera igorritako CO2ren bostena igortzen du.  

“Konprometituta sentitzen gara, izan ere, ulertzen dugu planetaren iraunkortasuna gure ardura dela.

 Funtsezkoa da eraikitzen ditugun etxebizitzetan efizientzia energetikoari lehentasuna ematea, eta, horretarako, Via Celerek berrikuntzaren alde egiten du bere proiektuetan: energia berriztagarriak sartzen ditugu, esaterako geotermia, bai eta abangoardiako teknologiak ere, hala nola fluxu bikoitzeko aireztapena, kontsumo aurrezpen handia dakarrena. “higiezinen alorraren garapen iraunkorreko eta energetikoki efizienteko eredu berrirako bidean lider izan nahi dugu”.

Eraikuntzaren ikuspegitik, eraikina nabarmentzen da bere fatxada aireztatu zuriagatik eta geotermia eta fluxu bikoitzeko aireztapena erabiltzeagatik irtenbide efiziente gisa; izan ere, horiekin sustapenak A sailkapen energetikoa eduki dezake, eraikinak energia gutxiago eskatuta eta jabeak diru asko aurreratuta.

Konplexu berria Gran Via de les Corts Catalanes kalean dago, Sant-Montjuic distrituan, Espainia Plazatik bost minutu eskasera.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu