Efektu optikoa Ibaiondo Gizarte Etxean, ur testurarekin

Efektu optikoa Ibaiondo Gizarte Etxean, ur testurarekin

ULMA Architectural Solutionsek Fatxada Aireztatuz estali du Gasteizko Ibaiondo Gizarte Etxe berria, eta eraikinak ur miniuhin ehunduraren bidez lortutako efektu optiko berezia hartu du. Gure Vanguard gamaren plaka estandarraren eredu bat da, hainbat bolumenetakoa, 15 mm-ko neurria duten uhinak sortzen dituena. Ehundura horrek kolore bereko panelak eta hainbat norabidetan kokatutako ildaskak dauzka, eta horrek egunean zehar aldatuz doan polikromatismo efektu optikoa lortzea ahalbidetzen du, fatxadaren akabera aberasten duten ñabardurekin.

Proiektuaren asmoa zen irudi ireki bat eskaintzea, herritarraren arreta bisuala lortzeko. Proiektua egin zuten arkitektoak Idom ACXT Arquitectos-eko Jesus Armendariz Eguillor, Amaia Los Arcos Larumbe eta David Resano Resano izan ziren, eta argi izan zuten material hori hautatuko zutela proiektuaren lehiaketa fasetik, zeren eta oso modu positiboan eta esperimentatzeko aukera gisan baloratu baitziren hormigoi polimeroak eskaintzen dituen aukerak, bai ehundurei bai akaberei dagokienez.

ULMAk diseinatu eta fabrikatzen du Fatxada Aireztatua, baina horretaz gainera, instalazioaz ere arduratzen da. Era horretan, hasi eta buka zerbitzua eskaini, eta amaierako emaitzaren kalitatea bermatzen du.

Hormigoi polimeroa material aurrefabrikatua da, oso erresistentea eta iraupen handikoa. Iragazgaitasun ezaugarriak ere badituenez, asko murrizten dira mantentze kostuak, urez eta xaboiz erraz garbitu baitaiteke.

alizar fácilmente con agua y jabón.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu