Cordia adinekoen egoitza

Egoiliarrak etxean bezala senti daitezen diseinatua
Cordia adinekoen egoitza

Duela egun batzuk zahartze prozesu naturalari buruzko elkarrizketa bat izan nuen.

INEk Espainiako jaiotzei buruz emandako azken datuak direla-eta atera zen gaia. Datuak irakurri ez badituzu, kontua da 2023an inoizko jaiotza kopururik txikiena erregistratu dela Espainian. 

Jaiotzei buruz hitz egiten hasi ginen, eta gure zahartzaroa nolakoa izango den imajinatzen amaitu genuen. 

Inoiz pentsatu duzu horretan? 

Nik ondorio bat atera nuen: lasai zahartu nahi nuke. Zaindu nazaten nahi dut. Eta maite ditudan pertsonengandik hurbil egon. Baina haientzat traba izan gabe. 

Eta gaiari buelta asko eman ondoren, uste dut nire oinarrizko gaitasunak gutxitzen doazenean ni adinekoen egoitza batera eramatea izango dela irtenbidea nire seme-alabentzat.

Osasunaren eta egoitzen arloko proiekturen batean laguntzen dugun bakoitzean, eta oraingo adinekoen egoitzak nolakoak diren ikusten dudan bakoitzean, harrituta geratzen naiz haien instalazioekin. 

Eta adibide gisa, duela gutxi amaitu dugun proiektu bat kontatuko dizut gaur:

Burgosen dagoen Cordia adinekoen egoitza birmoldatzeko eta handitzeko lanak. 

Zatika joango gara: 

Gure irtenbide arkitektonikoei buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Stoneo plakekin birmoldatzea

Eraikinaren estaldurak zuen narriadura ikusgarriaren ondorioz sortu zen eraikin zaharra birmoldatzeko beharra. 

Eta, gaur egun, eraikinak Stoneo plaka berriak ditu. 

Stoneo oso material erresistentea da, bere ezaugarriak direla-eta; izan ere, bere osaeraren %92 agregakin naturalak dira.

Erresistentzia mekaniko aparta du, eta horri esker lodiera txikiko eta formatu handiko panel arinak egiteko balio du. Gainera, aurrefabrikatua denez, erraza da obran instalatzen eta manipulatzen, horretarako duen erraztasuna paregabea izanda.

Material horrek eraikuntzako soluzio berezietara egokitzeko aukera ematen digu, hala nola sabai faltsuetara. 

Hizpide dugun kasuan, sabai faltsuaren eraikuntza sistema landu eta egokitu da lehen solairuko fatxadaren hasieran. 

Begiratu argazki hau:

Hitz egin dezagun orain eraikin berriaz:

Eraikina handitzea: 5 solairuko bolumen berria

Eraikina handitzearen helburua zen egoitzaren edukiera handitzea, 75 plaza gehiagorekin. Eta, horretarako, bost solairuko eraikin bat eraiki da, egoitzari atxikita. Bolumen berria perpendikularra da lehendik dagoen eraikinarekiko. 

Proiektuak BSA Consult arkitektura estudioak jasangarritasunarekin duen konpromisoa adierazten du. Eta zentzu horretan, fatxada aireztatuaren eraikuntza soluzioa arkitektura jasangarriko joera bat da, energia gutxiago kontsumitzen eta barneko erosotasuna hobetzen laguntzen baitu, isolamendu jarraitua ziurtatuz eta zubi termikoak saihestuz.

Eraikinak LEED jasangarritasun ziurtagiria lortu du, eta hori, zalantzarik gabe, ekoefizientziaren estandarrekin eraikita dagoela eta jasangarritasun baldintzak betetzen dituela bermatzen du. 

Eta kanpoaldeari buruz zer? 

Eraikin berrian ere Stoneo plakak aukeratu dira, izan ere, BSA Consulteko arkitekto tekniko Silvia Saizek esan digunez, “eraikina ingurunean integratzea errazten dute, eta, horrela, inpaktu bisual txikiagoa eta iraunkortasun handiagoa lortzen da”. 

Erabilitako plakak 1800x900mm-koak dira, eta dimentsio horrek, Sivia Sainzek gaineratu duenez, “lanak azkar gauzatzea ahalbidetzen du, eta errazten du bilatzen genuen eta beste material batzuekin lortzen ez genuen itxura estetikoa lortzea”

ULMAn oso argi dugu arkitektoek paleta zabala eta moldakorra behar dutela. Horregatik, Stoneok eskaintzen duen testura eta akaberen gama oso lagungarria da proiektu bakoitzean bilatzen den estetika emateko. Halaber, 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen talde tekniko bat dugu, proiektu bakoitzerako eraikuntza soluzio espezifikoak ematen. 

  

Dosier Teknikoa Deskargatu

  

Hitz batean, Cordia da egoiliarrak etxean bezala senti daitezen diseinatutako egoitza bat. Nire zahartzaroan pentsatzen dudanean imajinatzen ditudan egoitza horietako bat. Ondo zainduta eta oso eroso egoteko lekua. 

 

 

FITXA TEKNIKOA:

Adinekoen egoitza handitzea eta egokitzea. Caja de Burgos

Eraikin mota: adinekoen egoitza

Sustatzailea: Caja de Burgos Fundazioa

Arkitektoak: Jose Manuel Barrio Eguiluz eta Alberto Sainz de Aja del Moral (BSA CONSULT.)

Arkitekto teknikoa: Silvia Saiz Camarero (BSA CONSULT.)

Eraikitzailea-Birgaitzailea: Parque Norte Infraestructuras SLU

Azalera: 12.350 m2

Panel formatua, testura eta kolorea: 1800x900mm-ko panelak. Stoneo FEEL M29 testura. 

Kokalekua: Burgos (Espainia)

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu