Efizientzia energetikoa eta estetika aparta

Stoneo panelez osatutako fatxada aireztatua Data Centerren (Foz do Iguaçu, Parana, Brasil)
Efizientzia energetikoa eta estetika aparta

Itaipu Binacionaleko Data Center Tier III datu zentro berria munduko liderra da energia garbiaren sorkuntzari dagokionez, Brasil hegoaldeko Foz do Iguaçun.  

Baina Datu Zentro hori ez da soilik eraikin bat, berrikuntzarekiko eta efizientziarekiko konpromiso baten adierazpen ukigarria ere bada.

Eta, ildo horretan, ULMAren fatxada aireztatuek eginkizun garrantzitsua izan dute. 

Efizientziarekiko konpromisoa

Horrelako datu zentro batean, arreta jarri beharreko puntu garrantzitsu bat isolamendu termikoa da, eraikin barruko hotz eta aire girotuko unitateek eguneko 24 orduetan funtzionatzen baitute. 

Baina, gainera, Iguazuko ur jauziak bezalako eskualde batean egonik, iraunkortasuna eta hezetasunaren aurkako babesa ere lehenetsi behar ziren.

Eta ULMAn zorrotz bete ditugu betekizun horiek. Fatxada aireztatuko eraikuntza sistemari esker ez ezik, gure materialari esker ere. 

Stoneok eta fatxada aireztatuek eskaintzen dituzten onurei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan gure zerbitzu teknikoan. 

Stoneo, material jasangarri eta iraunkorra

Gure fatxadak estaltzen dituzten panelak egiteko erabiltzen dugun Stoneo materiala harriaren deribatu bat da, ia osorik osagai naturalez (agregakinak) eta birziklatuz osatua.

Urarekiko xurgapen ia nulua, tenperatura aldaketa handiak dituzten inguruneetan duen erresistentzia edo modu pertsonalizatuan dimentsionatzeko eskaintzen ditugun aukerak izan dira aldea markatu duten faktoreetako batzuk. 

Dimentsionatzeko, koloreak aukeratzeko eta testurak aukeratzeko malgutasun handia eskaintzen duen materiala da. Estetika eta teknika uztartzen ditu, eskakizunak modu objektiboan betez, eta eraikinari bizitza erabilgarri luzeagoa ematen dio. 

Laburbilduz, eraikinaren itxurari estetika bikaina eta berritzailea eransten dio. 

 

Deskargatu txosten teknikoa

 

Fitxa teknikoa:

Sustatzailea: Itaipu Binacional – Brasil-Paraguai

Eraikitzailea-Birgaitzailea: MSE Engenharia

Arkitektoa: FOX Engenharia

Azalera: 600m2

Plaka formatua, kolorea eta testura: 

1800 x 600 formatua. 

M02, LOOK miniuhin testura

M06 LOOK, minihuin testura

M11, PURE, arbel testura

Amaiera data: 2022ko martxoa

Kokalekua: Foz do Iguaçu-PR Brasil

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu