ULMA Fatxada Arabako egoitza handienean, Gasteizen
ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko fatxada aireztatua instalatu du hirugarren adinekoentzako Zadorra Egoitzan (Geriatrikoa), Gasteizko Abetxuko auzoan.
Hirugarren adinekoentzako zerbitzu baten beharrari erantzunez, Arabako Foru Aldundiak lurraldeko egoitza handienaren eraikuntza bultzatu du, zeinak 100 bizitegi-plaza eta eguneko bi arreta zentro dituen, 60 lagun artatzeko edukierarekin.
ULMA Architectural Solutionsek proiektu honetan hartu du parte, eraikinaren fatxadaren diseinuaren eta egikaritzearen bidez zerbitzu integrala eskainiz. Hormigoi polimerozko fatxada aireztatua material eta sistema modura aukeratua izan zen bere propietateengatik, izan ere horiek proiektuaren beharretara egokitzen ziren.
Oso garrantzitsua da kanpoko isolamendu termikoa eraikin mota hauetan, non energi aurrezpena eta hotzarekiko eta hezetasunarekiko babesa gakoa diren. Ondo isolatutako eraikinak barruko giroa babesten du kanpoko aldaketa termikoen aurrean. Fatxada aireztatuaren sistemak eskaintzen dituen onura horiek guztiek berekin dakarte azken erabiltzailearentzat inguru osasuntsuagoa eta erosoagoa, eta horixe zen proiektu honen helburu nagusia.
Proiektu honetarako aukeratutako akaberak Lurra testurako plakak izan dira kolore desberdinak partekatuz, eta tonu argiak erabili dira batez ere.
FITXA TEKNIKOA:
SUSTATZAILEA: Gestión Urbanistica Alava 2000.
ARKITEKTOA: Alberola Arquitectos y Urbanismo, Jose Maria Alberola eta Ignacio Alkorta.
AZALERA: 4000 m2
TEXTURA: TIERRA de la Gama Vanguard
KOLOREA: P03, P16
FORMATUA: 1800mm x 600mm