Fatxada Aireztatua Creaktive 3D testura berritzailearekin Finlandian

Fatxada Aireztatua Creaktive 3D testura berritzailearekin Finlandian

FAZER, Finlandiako elikagai konpainia garrantzitsuenetakoak, ULMA Architectural Solutionsen fatxada aireztatuaren soluzioak aukeratu ditu bere fabrika bateko eraikinak birgaitzeko.

Finlandiako txokolate ekoizle handienaren fabrikaren proiektu arkitektoniko globalaren barruan, dauden eraikinen fatxadak birgaitu dira Creaktive gamaren garapen batekin, 3D testuran.

K2S ARCHITECTS estudioak izan du proiektu hau garatzeko ardura, Mikko Summannen arkitektoaren gidaritzapean.

PERTSONALIZAZIO-AUKERA INFINITUAK

Beste arrazoi batzuen artean, fatxada aireztatuen pertsonalizazio eta testurizazioari esker egin du arkitektoak ULMAko sistemen alde eraikinak birgaitzeko garaian.

ULMAko sail teknikoarekin lankidetzan, testura guztiz bakarra eta esklusiboa garatu da proiekturako, markaren produktu izarretako baten forma triangeluarrean inspiratua. Summannen arkitektoak esaten digun moduan: “3D testuraren ideia ekoizle honen barkillo eta txokolatina ezagunen oroitzapenetik dator, nahiz eta patroi abstraktua izaten jarraitzen duen, inolako forma espezifikorik erreproduzitu gabe”.

Adierazten digunez, “egutegi oso estua genuen, eraikitzen ari ginen une berean ari ginen gure ideiak diseinatzen eta garatzen. Horregatik, baloratzen dugu ULMAko taldean arkitekto bate egotea gure eskaerak ulertuko zituena testura bakar hori ahalik eta denborarik laburrenean aurrera ateratzeko. Gainera, azken emaitza oso zehatza eta gure espektatiben araberakoa izan da, eta diseinuarekin oso pozik gelditu gara”. 

Baina garatzeko denbora ez zen izan erronka bakarra. ULMAko arkitektoak dioskunez, “guretzat konplexutasun handiena erronka honetan zetzan: diseinatutako patroiak jarraitutasun bat izatea panelen artean batzuk besteekin ezin hobeki ahokatuz”.

Erronka guztiak gaindituz etengabeko lankidetzan, arkitektoak eta fabrikatzaileak errealitate bilakatu dute testura bat 3D-n, irudi aparta eta ikusgarria eskaintzen diona proiektu honi, eraikuntza sistemaren berezko abantailez gain, hala nola energia aurrezpena, agente atmosferikoekiko babesa, iraunkortasuna eta mantentze lan urria edo eraikinen modernizazioa eta birbalorizazioa.


SUSTATZAILEA: Fazer.
ARKITEKTOAK: K2S Architects | Mikko Summannen.
TESTURA: 3D. Creaktive Gama. ULMA Architectural Solutions.
KOLOREA: Zuria M05
AZALERA: 800 m2
FORMATUA: 1800mm x 750mm

Hiria: Helsinki
Herrialdea: Finland

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu