ULMA Fatxada Aireztatua Brasilgo Zerrenner Fundazioan
ULMA Architectural Solutionsek Vanguard gamaren 12.000 m2 hornitu eta instalatu ditu Brasilen, Sete Lagoas hiriko hezkuntza esparruan.
Hezkuntza esparrua Cornélio Viana Etorbideko lur-eremu zabal batean eraiki da, hiriko inguruetan, atzealdean Santa Helena mendilerroaren paisaia duela.
Gustavo Penna arkitektoaren bulegoa izan da proiektua aurrera eramateko arduraduna.
Ikuspegi arkitektonikotik arkupearen fatxada kurbatua da bere ezaugarria
Etorbidetik begiratuz gero, hezkuntza esparrua harrera egiten duen arkupe handiaren fatxada kurbatuak zehaztua dator, eta forma hartzen du ULMA Fatxada Aireztatuaren sistemarekin. Eraikina esanahiz josita dago eta jarduera desberdinak integratu eta harmonian batera existitu daitezkeela da bere oinarria; horretarako, arkupe kurbatua keinu bakar gisa diseinatu zen, “gonbidatu eta harrera egiten duena”, Pennak dioenez.
Arkupe handi horretatik –zeina Cornélio Viana Etorbidearen paraleloan hedatzen den eta sarbide nagusia osatzen duen–, esparruko hiru eraikinak sortzen dira: irakaskuntza zentroa (lehen eta bigarren hezkuntzakoa), eskola teknikoa, eta areto nagusia eta gimnasioa. Bolumenen banaketak iparra-hegoa orientazioa dauka, ezin hobea heziketa erabilera baterako, eta esparruaren forma hutsek aireztapena eta konfort termikoa errazten dute.
Bai testuraren akabera naturala bai fatxadaren instalazioaren egikaritze perfektua proiektu honen arrakastarako faktore gakoak izan dira.
Gustavo Penna arkitektoak honakoa esan digu: “Instalazioa egin eta gero, ez genuen uste plaka guztiak berdin-berdinak izango zirenik, uste genuen emaitza aleatorioagoa izango zela. Espektatiba hori izan arren, fatxadaren egikaritzea oso ondo gelditu da, Proiektuaren originaltasunari eutsiz, fatxada kurbatuan bereziki.”
“Jatorrizko proiektuak fatxada kurbatu bat proposatzen du material berdinarekin egindako inklinazioarekin. ULMAk erronka horri soluzioa eman dio aluminiozko profilen metalezko azpiegitura osagarri bat instalatuz, zeinetan hormigoi polimerozko plakak bere gainean doazen instalatuta. Fatxada plaken formatuak neurri hauek ditu: 1800 luzeran eta 800 eta 900 mm artean altueran, eraikin guztian juntura horizontalekin”. David Sevilla, ULMAko teknikoa.
Eraikin berri hau eskualdeko komunitateari eta bertako fabrikako langileen seme-alabei zerbitzua emateko eraiki zen, zeina duela gutxi handitu egin den eta Amerikan Ambev-en bigarren industri planta bilakatu den. Roberto Herbster Gusmão abokatu, empresa-gizon eta politikoaren izena jarri zaio (Antárticako lehendakari eta Errepublikako ministro izandakoa).
Vanguard gamak proiektu bakoitzera egokitzen den soluzioa proposatzen du, neurrirako plaka ebaketak eta formatu malguak ahalbidetuz. Moldagarritasuna, malgutasuna eta kalitate bermea dira gama hau definitzen duten gakoak; DIT ziurtagiria ere badu eta, gainera, 10 urteko bermea eskaintzen du.
FITXA TEKNIKOA
PROIEKTUAREN IZENA: Zerrenner Fundazioa Hezkuntza Esparrua ROBERTO HERBSTER GUSMÃO IKASTETXEA
· SUSTATZAILEA: Zerrenner Fundazioa
· ERAIKITZAILEA: Marco Projetos e Construções
· ARKITEKTOA: Gustavo Penna Arquiteto & Associados
· ERAIKITAKO AZALERA: 25.800,00 m²
· FATXADA AIREZTATUA: 12.000 m2
· FORMATUA, KOLOREA ETA TESTURA: Ulma M-05 – Lurra
· KOKAPENA: Sete Lagoas / Estado de Minas Gerais- Brasil
· APLIKAZIOA / ERAIKINAREN ERABILERA: Irakaskuntza zentroa
Hiria: Estado de Minas Gerais
Herrialdea: Brasil
Erabilitako produktuak: VANGUARD GAMAKO FATXADA AIREZTATUA
Proiektu mota: Obra berria