ULMA Fatxada Aireztatua L´Hospitalet de Llobregateko belatoki berrian

ULMA Fatxada Aireztatua L´Hospitalet de Llobregateko belatoki berrian

ULMA Architectural Solutionsek L ’Hospitalet de Llobregateko Beilatokiaren eraikuntzan hartu du parte, hormigoi polimerozko Fatxada Aireztatuaren sistema bidez.

Ribas & Ribas Arquitectos estudioa, Bartzelonan 1957an sortua, izan da l'Hospitaleteko Altimako bigarren Beilatokia  egin duena, Josep Ribasek proiektatutako fatxada kurbatua izanik eraikinaren osagai berezienetakoa.

Hiru solairuko eraikina da, 6.812 m2-ko eraikitako azalerarekin, eta 1135 m2-ko fatxada  eta 805 m2-ko zapaia ditu. ULMA Architecturalek, fatxada harri testurako, kolore zuriko eta formatu bertikaleko hormigoi polimerozko plakekin estaltzeaz gain, 505 ml-ko azpadurak eta 142 ml-ko gailurrak  instalatzeko ardura izan du kalitate handiko material horrekin berarekin.

JASANGARRITASUN IRIZPIDEAK

Eraikina proiektatzeko orduan, arkitektoek kontuan izan dituzte energi aurrezteko eta ingurumena errespetatzeko irizpideak, hala nola fatxada aireztatuaren erabilera, eraikin baten isolamendu termikoa eta akustikoa konpontzeko sistemarik eraginkorrena jotzen dena. Gainera emisibitate baxuko beirak instalatu dira, argi naturalaren aprobetxamendua kontuan hartu da eta kontsumo baxuko argiteria ezarri da.

Ribas & Ribas arkitektoen estudioak ULMAren esku utzi du Fatxada Aireztatuko eraikuntza-sistemaren instalazioa, besteak beste bere plaken akabera aukerengatik (eraikinaren forma kurbatua nabarmentzea lortuz), eta mantentzeko bere erreztasunagatik, harri naturaleko fatxada batentzat beharrezkoa dena baino errazagoa, zeina proiekturako hasierako ideia zen.

Beilatokiak sei beila-gela ditu terraza handiekin, zeremonia-gela bat 230 pertsonentzat, jendea artatzeko eta zerbitzuetako gune bat, eta lur azpiko aparkaleku bat 60 plazarekin. 8,2 M €-ko inbertsioa egin da guztira.
Ribas & Ribas Arkitektoek duela gutxi irabazi dituzte Santiago Bernabéu estadioa birmoldatzeko eta 2020rako aurreikusita dagoen Dubaiko estadio berria eraikitzeko lehiaketak.

FITXA TEKNIKOA:

• Arkitektura Estudioa: Ribas & Ribas Arquitectos
• Eraikitzailea:  Copcisa, S.A.
• Sustatzailea:  Áltima   Serveis Funeraris, S.L.
• Fatxada azalera : 1.135 m2
• Testura: Harrizkoa LURRA. VANGUARD gama
• Kolorea: Zuria M05
• Formatua: 1100 x 450 mm.
• Kokapena: L’ Hospitalet de Llobregat

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu