ULMA Fatxada Aireztatuak Uneatlántico Unibertsitate-Egoitza berrian

ULMA Fatxada Aireztatuak Uneatlántico Unibertsitate-Egoitza berrian

Carlos Galiano arkitekotaren eskutik, ULMAk unibertsitate-egoitza berriaren proiektuan hartu du parte.

Pasarela handi batez lotutako lau eta sei plantako bi eraikinez osatua, egoitza honek guztira 340 ohe ditu, 70 estudio eta 42 apartamentutan banatuta.

Bi testurafatxada aireztatuko soluzio bikainarentzat.

VANGUARD gamaren arbela eta ura testurak erabili dira. Horietako lehena grafito gris kolorean, zeina oso baliagarria izan den “eraikinaren eta lurraren arteko topagunea soluzionatzeko, itxura solidoagoa emanez”; eta horietako bigarrena kolore zurian erabili da, “eraikinari arintasun eta dinamismo handiagoa emateko”.
Ura testurak sortzen duen efektu optiko ikusgarriak kolore berean tonalitate desberdinak izatearen ilusioa islatzen du. Egiazki, kolore bakarra da, tonu desberdinen efektua lortzen duena ura testuraren akaberagatik zentzu desberdinetan jarritako uhinekin, eguzkiaren eragin zuzena dela-eta (bertikala, horizontala eta diagonala). “Soilik fatxadan plaken disposizioa aldatuz, eraikinari dinamismoa ematea lortu dugu, izan ere eguzki-argiak fatxadan duen kalitatearen eta eraginaren arabera, objektu bakarraren irudi desberdinak bisualizatu ditzakegu. Zoragarri”, adierazi du Carlos Galiano arkitekto proiektugileak.
Halaber, arkitektoak diseinu espezifikoa eta pertsonalizatua birsortu ahal izan du testura bietan panela zulatuta, eskailera-kaxan “mikroklima bat sortuz argi naturalaren inguruan”, fatxadaren osaera aldatu gabe.

ULMA proiektuaren beharretara egokitu da
Obra honetan Carlos Galiano arkitektoak lehen aldiz lan egin ahal izan du hormigoi polimeroarekin fatxadetan, eta asko harritu da “materialaren sendotasun eta tinkotasunagatik, bai eta ere bere aukera anitzengatik akabera eta koloreetan, eta bereziki bere egonkortasun handiagatik agente klimatologikoen aurrean”. Hormigoi polimeroaren propietateez gain,  ULMAk erabilitako jartze sistema ere proiektuaren beharretara egokitzen zen; “abantaila handia da ageriko inolako torlojurik edo errematxerik erabiltzen ez duen finkapen sistema bat erabiltzea”. ULMA aluminio estrusiozko lehen eta bigarren mailako profilen sistema batean oinarritzen da, non plaka arrail batetik azpiko eta goiko aurpegiari lotzen zaion, finkapena erabat ezkutatua egotea ahalbidetuz. 

Lankidetza ULMA talde teknikoarekin
ULMA talde teknikoaren lankidetza obraren arduradun Carlos Galiano arkitektoarekin funtsezkoa izan da proiektuaren hasierako planteamenduari erantzun bat emateko. Gainera, fabrikazio eta muntaketa prozesua sinplifikatu da erabakiak hartzerakoan elkarren arteko lankidetza dela-eta.

Hiria: Santander
Herrialdea: España
Arkitektua/k: Carlos Galiano
Proiektu mota: Obra berria

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu