ULMA Fatxada Aireztatuak San Juan de Rompeolaseko etxebizitza berrietan
Emilio Medina arkitektuak ULMAren Fatxada Aireztatu sistemaren alde eginez proiektatu du eraikina.
ULMA Architectural Solutionsek Santurtzin San Juan de Rompeolas auzo zaharrean kokatutako 24 etxebizitzetako eraikinaren eraikuntzan lagundu du. Emilio Medina MVN Arquitectos arkitektura estudioko kideak ULMAren Fatxada Aireztatu sistemaren alde eginez proiektatu du eraikina.
Vanguard gamako 1.200m2 fatxada jarri dira. Gama horrek proiektu bakoitzera egokitzen den soluzioa proposatzen du, neurrira egindako plaka ebaketak eta formatu aukera desberdinak ahalbidetuz.
Etxebizitza berri horiek kostako gune batean daude eta, horrenbestez, erabilitako materialak gatz-inguruetara erresistentea izan behar zuen. Material horren propietate garrantzitsuetako bat ur-xurgapeneko potzentaje baxua da.
Sistema horrek energia kontsumoa murriztea ahalbidetzen du, gehitu zaion isolamenduari esker. Hala, eraikinaren barrualdeak tenperatura optimoa izatea ahalbidetzen du.
Hori lortu da kanpotik hormigoi polimerozko Fatxada Aireztatuen sistema instalatu delako, nahi ez diren zubi termikoak saihestuz.
Sistema honen beste abantailetakoa iraunkortasun teknikoa da –emaitza ezin hobeak dituena denbora pasa ahala– eta bere mantentze erraza xaboia eta ura erabiltzera mugatzen da.
Etxebizitza berri horien sorrerarekin ongietorria egin zaie San Juan de Rompeolas auzoko etxe modernoei.
FITXA TEKNIKOA:
• Kokapena: San Juan de Rompeolas auzoa. Santurtzi (Bizkaia)
• Sustatzailea: Eusko Jaurlaritza.
• Herrialdea: Espainia
• Arkitektoak: Emilio Medina Garcia (MVN Arquitectos)
• Aplikazioa: Etxebizitzak
• Erabilitako produktuak:
o Gama: Vanguard
o Testura: Lurra M03 eta M05