Itxura organikoko azala Torressanako haurtzaindegirako
Erronka zen haurtzaindegia izatera bideratutako eraikinak heskaia marraztea zeruertzean, naturarekin konparazio bat sortzeko asmoz. Horrela, entsegu eta proba asko egin eta gero, plakaren behin betiko diseinua gauzatu zen, fatxada aireztatuko sistema berritzailea garatuz.
“Produktu bat ezagutzeak eta bertan sakontzeak, produktuaren fabrikazio prozesuen berri izateak, eta horrek sistemak eratzeko dituen aukeren berri jakiteak, eta horren gainetik, industria langileak proiektuaren kezkei begira, zentzurik zabalenean (estetika, erabilera, portaera) daukan inplikazioak eta horiei eskaintzen dien arretak eragin dute konplizitateak sortzea, eta eraikin espezifiko baterako soluzio zehatzak ematetik haratago eraman gaituzte", adierazi du Teresa Batllek, Felipe Pich Aguilerarekin batera proiektua egin duen pertsonak.
Ikerketaren lehenengo fasea haurtzaindegian aplikatzeko aukerak itxitura sistema bat garatzea ekarri zigun, non azal naturalen analisi zorrotza egin genuen, eta forma, tamaina, ehundura eta erliebe egokienak bilatu nahi izan genituen, espaziora egokituko zen inguratzaile bat sortzeko. Eta, hala, forma organikoko eta izaera iraunkorreko egitura elementuak sortu genituen. Plaka hexagonal bat izan zen emaitza, erliebe baxuko barne pentagonoaren ehundurarekin konbinaturik, zeinak osaera eta diseinu aukera anitzak ematen baitzituen, jartzen zen unetik bertatik. Piezaren gainean jotzen duen argiak sortutako gainazala aldatuz doa egunean zehar. Fatxadako piezarako aukeratutako koloreei esker, bai eta horiek behin betiko ezarri zirelako ere, haurtzaindegiak landare masa erraldoi bat zirudien, eta ez bolumen eraiki bat.
FITXA TEKNIKOA:
PROIEKTUA: Torressanako haurtzaindegia. Terrassa, BARTZELONA. ESPAINIA
SUSTATZAILEA: Terrassako Hezkuntza Saila
Arkitektoak: Studio Pich-Aguilera
Egileak: Felipe Pich-Aguilera Baurier. Teresa Batlle i Pagés.
Proiektu burua: Ivan Acevedo
Ingeniaritza: RP Grup
INSTALAZIOA: 20 egun
Gama: CREAKTIVE
EHUNDURA: pertsonalizatua
KOLOREA: pertsonalizatua