Bartzelonako Sant Joan de Deu eraikina, hormigoi polimerozko fatxadekin

Bartzelonako Sant Joan de Deu eraikina, hormigoi polimerozko fatxadekin

Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikina ULMA Fatxada Aireztatuko sistemarekin estali da, formatu Horizontalean eta Bertikalean.

Codina, Prat, Valls i Arquitectes Associats (CPVA Arquitectes) estudioaren proiektuaren egileen helburua zen fatxadaren diseinua antolatzea, barneko argiztapen premien arabera.  Fatxada aireztatuko sistema berria, ULMAren plakak bertikalean jarrita, aukera ezin hobea zen arkitekto egileen helburua bete, eta eraikinari uniformetasun eragina ematea saihesteko. Hala, obra berean sistema horizontala eta bertikala aldi berean erabili dira aurrenekoz, proiektu bakoitzaren premia espezifikoetara egokituta.

Arkitekto egileetakoa den Joan Praten arabera, ULMAko produktuaren aldakortasuna eta proiektua bideragarri egiteko soluzioak bilatzeko talde teknikoak erakutsitako prestasuna funtsezkoak izan ziren materiala aukeratzeko orduan. Aipatutako beste ezaugarri batzuk obra gauzatzeko bizkortasuna eta produktuaren izaera iraunkorra dira; izan ere, gerora deseraikitzeko moduko materialak dira.

Gelen blokeek irekidura horizontalak dituzte, eta ULMA Fatxada Aireztatuko Sistema Horizontalarekin estali dira, kolore zurian eta ehundura leun satinatuarekin, erdiko blokearekin kontrastea eginez, bertako gune komunetan irekidura bertikalak baitaude, Sistema Bertikalarekin estalitakoak, arbel egituran ezarritako 3 kolorerekin. Sistemen eta koloreen kontraste hori barruko espazioen beharrei emandako erantzuna da, eta eraikina dagoen hiriguneari ere erreparatu zaio. Sistema bertikalak juntura hautsiko diseinua dauka, eta tonu desberdinak, dinamismo handiagoa lortzeko, plano horizontaleko fatxadak ez bezala.

Proiektua bi ekipamendu bereizitan dago egituratuta: Sants Gizarte Zentroa eta Sant Joan de Deu Numancia eraikina eta sotoetan dagoen aparkalekua. Proiektua diseinatzean, Eixamplen jasotako lerrokatzeei jarraitu zaie. Eraikuntza gehiena kalerantz bideratu da, eta horri esker, “U” itxurako proiektua lortzen da, erdiko gorputz batek lotzen dituen bi hegaletan egituratuta, eta plaza baterantz zein hegoalderantz irekitzen da. Horri esker, eguzkiak jotzen du barneko patioan eta eraikinean bertan. Erdiko gorputzean daude espazio komunak –bulegoak, jangelak eta sarbide nagusiak–; hegaletan, berriz, gaixoen logelak. Fatxadek, halaber, inguruneari erantzuten diote: itxiagoak dira kalerantz, eta arinagoak eta gardenagoak plazarantz.

 

 

FITXA TEKNIKOA:

  • Arkitektoa: Codina, Prot, Valls i Arquitectes Assaciats (CPVA Arquitectes)
  • Sustatzailea: San Joan Jainkoarenaren anaiak
  • Eraikitzailea: Villa Reyes, SA
  • Kokagunea: Numancia kalea, Bartzelona
  • Fatxada Aireztatua: ULMA Architectural Solutions
  • Fatxada Aireztatuaren azalera: 6.000 m2

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu