Nola lortzen dugun fatxada zuri bat baina dinamikoa, Aieteko Osasun Zentroa, Donostia.

Ezagutu zure Fatxada Aireztatuaren proiektuari nortasuna ematen laguntzen dizuten elementuak.
Nola lortzen dugun fatxada zuri bat baina dinamikoa, Aieteko Osasun Zentroa, Donostia.

Testurak, formatuak eta junturen aukera desberdinak konbinatzeak joko handia ematen du, ikusi nola.

Kolore zuria da erabateko argitasuna, iluntasunik eza eta kolore guztien batura.

Baina ez da hori bakarrik, izan ere, teknikoki zuria zer den adierazten digun azalpenaz haratago, kolore zuriak giza adimenean eragina du. 

Kolore zuria, normalean, honako kontzeptu hauekin lotzen dugu: araztasuna, bakea, garbitasuna, inozentzia... Horregatik, asko erabiltzen da osasun arloan, pertsonak lasaitzeko.  

Horretan denok gaude ados. Osasun zentro bat edo ospitale bat irudikatzen badugu, eraikin zuri eta txukun baten irudia agertuko zaigu buruan.

Eta logikak osasun zentro bat zuria izan behar dela esaten digun arren, beste modu batera egin dezakegu, eraikinari nortasuna emanez. 

Horixe gertatu da Aieteko (Gipuzkoa) Osasun Zentroan. 

Bai, eraikin zuria da, baina nortasuna, bizitza, mugimendua eta dinamismoa ditu.

Hemen kontatzen dizugu nola lortu den, hainbat elementuren konbinazioari esker.

Zein elementurekin jolastu dezakegu eta zer elementu konbinatu ditzakegu nahi dugun konposizio estetikoa lortzeko?

  • Panel testura
  • Formatua
  • Junturak

SATIE Arquitectos estudioa  horren definizioaz eta diseinuaz arduratu da, eta elementu horiek fatxada aireztatuan uztartzen jakin izan du, nahi zen emaitza lortzeko, hau da, osasun zentro batek eskaini behar duen osasungarritasun eta gardentasun irudia lortzeko.

Testura: UR testuraren miniuhinak eskaintzen digun dinamismoa

Hasteko, UR testura aukeratu da, bi orientazio desberdin erabiliz: bertikala eta horizontala. 

Testura konbinazio honekin, eraikinaren fatxadan tonu desberdintasun sotilak dituzten zonalde handiak sortzea lortzen dugu, bisualki. Kolore bera aukeratu da panel guztietarako, M24 zuria, baina panelaren uhinaren orientazioaren arabera tonua ilundu egiten da, bi kolore izatearen sentsazioa emanez. Kasu honetan orientazio horizontalak tonalitate grisaxkara jotzen du.

Orientazioak diagonalak ere izan daitezke (ezkerretara edo eskuinetara).

Arkitektoarentzat garrantzitsua da hainbat akabera izatea, aukeratzeko. Eta hori oso kontuan hartzen dugu.  

Plakaren formatuak efektu horizontala lortzea errazten du.

Panelen formatua handia da (1800 x 900 mm) eta SATIE estudioak proiekturako bilatzen zuen linealtasun eta horizontaltasun efektuak lortzen laguntzen du. Halere, bertikala izan da instalazio sistema. 

Junturak nabarmentzeko edo disimulatzeko ditugun aliatuak dira.

Proiektu batzuetan ez zaigu interesatzen junturak nabarmentzea, eta beste batzuetan horiek indartu nahi dira, efektu jakin bat lortzeko. Elementu hori oso kontuan hartzekoa da estetika desberdina lortzeko eta desberdintasuna markatzeko.

Orain dela gutxi proiektu bat aipatu genuen, non juntura mota hori erabili zen fatxadari bertikaltasuna emateko. 

Horrela, egitura, juntura, formatua eta instalazio sistema bertikala konbinatuz, fatxada modernoa, bizia eta nortasuna duena lortu da.

Kasu honetan, formatu handien, horizontaltasunaren eta linealtasunaren sentsazioa eman nahi zen. 

50 mm-ko junturak instalatu dira, horizontaltasun hori markatzen eta juntura txikienak diluitzen laguntzen dutenak, oharkabean pasa daitezen.

Junturak elementu aldakorrak dira, eta hainbat juntura ditugu aukeran, tartean 3 mm-koa, merkatuko txikiena, fatxada homogeneo, garbi eta laua bilatzen baduzu.

8 mm-ko juntura dago, tonalitateen arabera markatu, bereizi edo banandu nahi duzunean.

15 mm, 20 mm eta 50 mm-ko junturak ere baditugu. Aukera horiek dira, hain zuzen ere, zonak mugatzea edo horizontaltasuneko edo bertikaltasuneko estilo bat definitzea bilatzen duzunean.

Ekain Olaizola proiektuaren ardura duen arkitekto taldeko kidearekin hitz egin dugu, eta berak azpimarratu duenez, "Hautatutako materialari esker, eraikinaren bolumenak unitate zehatz gisa ulertu dira, eta ertzetako eta sabaietako estalduraren jarraitutasuna konpondu da. Material horrek iraunkortasun handia eta mantentze minimoa bermatzen ditu, formatu eta egitura ugarirekin ". Horiek dira zuzendaritza fakultatiboak balioetsi ohi dituen eta gure materialarekin posible diren faktore garrantzitsuak.

Fatxada Aireztatuaren sistema aukeratzeaz gain (eraikin bat energetikoki eraginkorra izateko gairik garrantzitsuenetako bat da), fakultatiboen taldeak jasangarritasunari laguntzen dioten beste elementu batzuk sartu ditu, hala nola hauek:  babes gutxien duten fatxadetan eguzkitik babesteko xaflak, edo zubi termikoaren haustura eta kristal hirukoitza duten arotzeriak, aireztapen gurutzatua kontrol termikorako eta airea berritzeko, bai eta instalazio eraginkorrak ere, hala nola lurzoru erradiatzaileak elikatzeko eta beroa berreskuratzeko aerotermia. 

Irtenbide arkitektoniko honi buruz edo beste bati buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. 

SATIE Arquitectoseko lantaldea oso konprometituta dago eraikuntza iraunkorrarekin. Ekainek azaldu digunez, horrek ez du esan nahi soilik eraikuntza sistema eraginkorrak aukeratzea, baizik eta eraikina modu egokian orientatzea, dagoen lursailera egokitzea, inguruko eraikinei itzalik ez egitea, eraikuntzan erabilitako materialak birziklatu ahal izatea, etab. 

ULMAn, alternatiba eta aukera desberdinak eskaini ahal izatea gustatzen zaigu, horiekin jolastu ahal izateko, izan ere, horrela proiektugileari eraikin paregabe eta desberdinak sortzeko aukera ematea lortzen dugu, eta aukera hauek konbinatuz posible da hori.

Denok desberdinak garelako eta gure proiektuak ere desberdinak izatea gustatzen zaigulako.

 

FITXA TEKNIKOA:

OSASUN ZENTROA – AIETE - Donostia-San Sebastián

SUSTATZAILEA: OSAKIDETZA

ERAIKITZAILEA: EBA

ARKITEKTOAK: SATIE Arquitectos

  • Enrique Muga
  • Joseba Fernández Beldarrain
  • Beatriz Bergasa
  • Ekain Olaizola
  • TEKNIKOA: Leire Badiola

AZALERA: 1500 M2

FORMATUA: 1800X900 mm

TESTURA: STONEO LOOK – UR HORIZONTALA ETA BERTIKALA

KOLOREA: ZURIA M24

JUNTURA: 50 mm

KOKALEKUA: Aiete. Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu