Puzzle baten antzera: piezakatzea modulatzearen garrantzia
Lehengoan txikiekin etxe bat eraikitzen aritu nintzen (irudimena boterera) LEGO piezekin. Eta sinestezina badirudi ere, jolasteko erabiltzen ari ginen piezak anaiak eta biok duela 30 urte baino gehiago erabiltzen genituen berberak ziren. Ezin hobeki egokitzen ziren!
Anekdotak alde batera utzita, gaur proiektu bati buruz hitz egin nahi dizut. Proiektu horretan, talde lanari esker, gure sail teknikoarekin lankidetzan, puzzle baten piezak bezala uztartu behar zuen fatxada bat egitea lortu dugu. Nola lortu dugun kontatuko dizut.
Villanueva de la Cañadako osasun-etxea handitzeko lanak dira.
Itxura xumeko fatxada aireztatua du, non leihoek proiektuak aurrez ezarritako formatuarekin bat etorri behar zuten. Hori posible egiteko, gure sail teknikoak lanari ekin zion eta proiektua aztertu zuen, helburua eraikuntza prozesuan zehar dena elkartzea zen. Begiratu:
Piezakatzearen modulazioa
Proiektuak modulazio definituko fatxada zuen: 90x90 formatuko plakak; beraz, fatxadaren zuinketak funtsezko zeregina zuen.
Arotzeria eta azpadurak zehaztutako formatuan behar bezala integratzeko, gure sail teknikoa zuinketaz arduratu zen. Horri esker, piezakatzearen eskakizuna formatu horrekin gauzatu zen, eta dena primeran integratzea lortu genuen, puzzle bat bezala.
Gainera, zuinketak gure fabrikazio eta hornidura prozesuak aurreratzea ahalbidetu zuen. Horrela, proiektu honetan lan egin dugun sail guztion arteko koordinazio onaren alde egin genuen eta fatxada aireztatua hilabete eta erdiko epean gauzatzea lortu genuen.
Izan ere, zerbaitek desberdintzen bagaitu, gure sail teknikoak piezakatzeak modulatzeko eta ereduak birpentsatzeko eta irakurtzeko duen esperientzia da.
Hainbat tonu kolore bakarrean
Maila estetikoan, handitze horren berezitasuna Stoneo plaken Look Ura testurari zor zaio. Azalduko dizut:
Proiektu honetan, plakaren lau eredu ezberdin konbinatu dira, uhinak posizio desberdinetan antolatuta: bertikala, horizontala, eskuineko diagonala eta ezkerreko diagonala. Plaka horiek bolumendun diseinua dute, 1 mm-ko lodierako uhinak simulatzen dituztenak. Plaken uhinak aurrez pentsatutako moduan jarrita, polikromatismoa eta mugimendua transmititzen dituen efektu optikoa sortzen dugu.
Bai, gezurra badirudi ere, plaka guztiak kolore berekoak dira.
Zure arkitektura proiektuan dena puzzle baten antzera uztartzea nahi baduzu, hemen gaude.
Oharkabean pasatzen diren xehetasunak
Esan ez dizudan xehetasun txiki bat dago, eta, bukatu aurretik, adi egotea nahi dut, ziur bainago interesatuko zaizula. Argazkietan ikusiko duzu fatxada horretan plaka zulatuak ere badaudela.
Aireztapenerako sareta instalatu beharrean, plakak modu pertsonalizatuan zulatu ditugu, eta, horrela, eraikinaren beharrezko aireztapena lortu dugu, elementu guztiak maila estetikoan integratuta.
Xehetasun hori oharkabean pasatzen da, eta horrek esan nahi du helburua bete dugula.