Zaharberritze enblematikoa Gijonen: Energia aurreztea eta konfort
ULMA Architectural Solutionsek Rey Pelayo izeneko 14 solairuko bizitegi eraikin sinbolikoaren fatxada zaharberritu du. Eraikina Marques de Gijon Plaza ezagunean dago eta ULMAko hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko xaflekin zaharberritu da. Hala, Gijongo skyline-a ikaragarri berriturik geratu da, izan ere, bertako mehelin erakargarria ikus daiteke bai San Lorenzo hondartzako pasealekutik bai Plaza Nagusitik, non udaletxea dagoen.
Proiektuaren egilea eta arkitektoa den Jorge Novalen helburua hauxe zen: eraikinaren irudia aldatzea eta hobekuntza energetikoa eragitea, eta tasun biok ULMAren fatxada aireztatuak ematen ditu. Gainera, mehelin fatxadarako diseinu erakargarri bat bilatzen zen, protagonismo handia baitu ingurunean; horretarako, miniuhin testura duten 3 kolore desberdineko xaflak erabili dira, 4 norabideko uhinarekin: uhin bertikala, horizontala, eskuin diagonala eta ezker diagonala, halako moldez non, eguneko argiaren arabera fatxadaren kolorea aldatu egin daitekeen.
Herrialdea: España
Zonaldea: ASTURIAS
Arkitektua/k: Jorge Noval Muñiz
Erabilitako produktuak: VANGUARD GAMA. TESTURA : Lurra eta Ura. Koloreak: M06 , M06 , P09 , M11. FORMATOAK: 1200x450mm/1200x650mm/ 1300x450mm/1300x650mm/ 1500x450mm/1500x650mm
Proiektu mota: Birgaikuntza