Eraikin berezia, oso efizientea eta errekor denboran eginda

ULMA itxitura eta fatxada CEIP ZELAIETAn. URA testuraren efektu optiko ikusgarriak berde tonalitate desberdinak simulatzen ditu.
Eraikin berezia, oso efizientea eta errekor denboran eginda

URA testuraren efektu optiko ikusgarriak berde tonalitate desberdinak erabili izanaren irudipena sortzen du.

ULMA Architectural Solutionsek Itxitura eta Fatxada Aireztatuko soluzioa hormigoi polimerozko panelekin gauzatu du Haur eta Lehen Hezkuntzako  Zelaieta ikastetxean, Bizkaiko Abadiño herrian.

Efizientzia energetikoa

Jabetzak eraikin oso efizientea nahi zuen, 0,20 azpiko transmisio-faktore termikoarekin, energia kontsumoan ZERO duen eraikina lortzeko. ULMA Fatxada Itxiturak premisa horrekin betetzen du, izan ere efizientzia energetiko handiko sistema industrializatua da, jasangarritasun irizpide gorenak betetzen dituena.

Egikaritze azkartasuna

Proiektuaren beste helburuetakoa zen obra osoa sei hilabetean amaitzea, epe oso doitua, bete zitekeena, baldin eta itxitura industrializatua enpresa bakarrak eraikiko balu. ULMA fatxada itxiturak, lehorreko multigeruza sistemari esker, obran jartzeko errendimendua eta kontrol erraztasuna ohiko itxiturarenak baino askoz handiagoak ditu, eta antzeko kostuan. 

URA testuraren efektu optikoa

URA testuraren efektu optiko ikusgarriak berde tonalitate desberdinak erabili izanaren irudipena sortzen du. Egiazki kolore bakarra da, tonu desberdinen efektua lortzen duena URA testurak norabide desberdinetan instalatutako uhinetan duelako akabera (bertikalean, diagonalean eta horizontalean).  
Halaber, CREAKTIVE testura erabili da, zeinak kolore beltzezko mahats-orria simulatzen duen, eta uhinen testura berdearekin kontrastean, obra hau edertasun handiko eraikin berezi bilakatzen duen. 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu