Fatxada garbi, soil eta iraunkorra San Juan de Dios zentrorako, CIEMPOZUELOS, Madril

Testura, kolore eta instalazio sistema horizontal eta bertikalak konbinatu dira.
Fatxada garbi, soil eta iraunkorra San Juan de Dios zentrorako, CIEMPOZUELOS, Madril

Anton Martin Unitate Psikogeriatriko berria San Juan de Dios Ordenaren ospitale gunean dago, Ciempozuelosen. Eraikin horretarako ULMAren fatxada aireztatua aukeratu da.

Testura, kolore eta instalazio sistemen konbinazioa

Proiektu honetan, guztira, 4500m2 fatxada instalatu dira.

Eraikinaren azalerako bi testura eta hainbat kolore aukeratu dira. Fatxada nagusian, Convivencia enparantza aldera, tonalitate urdinxka aukeratu da eta plaka bertikalen kokapen sistema erabili da. Sistema horizontala aukeratu da eraikinaren beste zati guztietarako, 90x180 cm dimentsioan.

Gainerako fatxadetarako; gainaldean, Feel gama erabili da tonu argian, eta eraikina oinarritzen den zokalorako, Look-Ur gama aukeratu da tonu grisean, miniuhin testurakoa bertikalki kokatua.

Materiala eta zerbitzua

Obrako arduradun izan den arkitektoetako batek, Rafael Fernandez Perez, azaltzen digun bezala, “bolumetria argidun eraikin bat proiektatu nahi zen, xumea, gutxieneko lodiera daukan fatxada aireztatuarekin, iraunkorra, hondatuz gero plakak aldatzeko erraztasunarekin eta testura eta kolore desberdinak dituena”.

Stoneoak, ezaugarri fisikoengatik, behar horiei guztiei erantzuten die. Erresistentzia eta lodiera minimoa duten plakak ekoizteko aukera eskaintzen du.

Gainera, Perezek azaltzen duen bezala, “ULMAk fatxada guztia bermatu eta ziurtatzen du, hainbat elementuz osatutako sistema da (egitura eta plakak), azkenean fatxada izango dena, unitate bat da”.

San Juan de Dios Ordenaren zentro honek zerbitzu desberdinak ditu, horien artean daude; Erizaintza Unibertsitate Eskola, Fisioterapia eta, orain, Unitate Psikogeriatrikoa.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu