ULMA Fatxada duten 54 etxebizitza Valdebebasen (Madril)

ULMA Fatxada duten 54 etxebizitza Valdebebasen (Madril)

ULMA Architectural Solutionsek Fatxada Aireztatua hornitu eta instalatu du Madrilen, Valdebebaseko Rosales urbanizazioko 54 etxebizitzatan.

Testuren konbinaketa
Proiektuak modulazio lerro geometriko oso markatuak zituen eta EMASE Arquitectura estudioak azalera horiek apurtuko lituzkeen testurak behar zituen. Horretarako ULMA fatxadaren VANGUARD gama eta bere testura sorta zabala erabili da. AIREA testura laua URA testura uhinduarekin konbuinatu da, horrela fatxadari kontrastea eta dinamismoa emanez. “Materialak funtsezko papera betetzen du gure proiektuetan, eta hormigoi polimeroaren moldagarritasuna eta erresistentzia erabakigarria izan zen ULMA fatxadaren alde egiteko. Guztiz asebeteta gaude emaitzarekin”, adierazi du Eugenia del Río Villar arkitekto proiektugileak.

Efizientzia energetikoa
Eugenia del Río Villarrek esandakoaren arabera, energetikoki efizientea izango zen fatxada soluzioa bilatzen zuten, hasierako ideiarekin bat eginez. Jasangarritasuna, eta kontuan izanik ULMAren fatxada aireztatuak nabarmen hobetzen duela eraikinaren portaera termikoa arkitektura jasangarria sustatuz, puntu gakoetakoa izan zen fatxada sistema erabakitzerakoan.

Hiria: Madrid
Herrialdea: España
Arkitektua/k: Eugenia del Río Villar, EMASE Arquitectura
Proiektu mota: Obra berria

.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Fatxada aireztatuei buruzko txostena

Deskargatu
Lookbooka

Lookbooka

Deskargatu