Bideo berria: ULMA fatxadako itxitura lehorrean eraikitzearen 6 abantaila
Lehorrean eraikitzearena gorantz doa, gero eta gehiago, eta dagoeneko joera nabarmena da sektorean.
Egiturak batzeko konglomeratu hezerik behar ez duen sistema bat da.
Adreiluz egindako sistema tradizionalarekin alderatuta, garbiagoa da aplikazioan, muntatzeko errazagoa, eta materialak askoz arinagoak dira.
Beraz, zein dira fatxadaren lehorreko itxitura erabiltzearen egiazko abantailak?
Arintasunak, aplikatzeko erraztasunak eta obra epeak murrizteak errendimendu ekonomiko handiagoa dakar, eta, beraz, errentagarritasun handiagoa obra osoan.
Izan ere, lehorreko fatxada itxituraren sistema hau, sistema tradizionala baino %30 azkarrago eraikitzen da.
Gainera, itxitura tradizionalak baino lodiera txikiagoa du. Horregatik, espazio bererako eraikitako azalera erabilgarriaren metro koadro gehiago lortzen dira, eta proiektu batetatik lor daitekeen onura nabarmen handitzen da.
Efizientzia energetikoa
Obra lehorra iraunkorra da neurri handi batean obrako hondakinak gutxitzen direlako. Eta ULMA fatxada itxituraren efizientziari esker energiaren gastua eta CO2ren igorpenak ere gutxitzen dira (%30 arte).
Gainera, fatxada desmuntatu egin daiteke bizi zikloaren amaierako etapan, benetako birziklatzea erraztuta.
Hori guztia xehe-xehe azalduko dizugu ULMArekin fatxadako itxitura eraikitzeak dituen 6 onurak aletzen dituen bideo berrian.
Bideoa ikusteko sakatu hemen.